Hezkuntza da GIBaren kutsaduraren zabalpena ekiditeko biderik onena, eta informazioa arazoaren ondorioz sortutako bazterkeria ezabatzekoa.

Abiapuntu honekin sortu zen 1987an Arabako Hiesaren Kontrako Batzordea, gobernuz kanpoko eta irabazteko asmorik gabeko erakundea, helburu nagusitzat honakook dituena:

GIBaren kutsaduraren ondoriozko arazoez gizartea informatu eta kontzientziatu, baita elkartasuna bultzatu ere, eragindakoen bazterkeria eta arbuioa ekiditearren; eta normalizazioa eskuratu egun gaixotasun honek dakartzan gizarte ondorio txarrei dagokienez.

Prebenitu, GIBaren kutsaduraren zabalpena saihesteko, eta arrisku-jarduerei dagokienez jarrera eta jokabide aldaketak bultzatzeko.

Pertsona seropositiboei GIBaren infekzioaren ondoriozko arazo guztiei buruzko laguntza eta sostengua eman.

Bere ezaugarriak direla eta, arreta berezia behar duten biztanleriaren talde edota sektoreei laguntzea: gaixotasunaren fase aurreratuan dauden baliabiderik gabeko pertsona seropositibo eta kutsatuak, presoak, prostituzioan aritzen diren pertsonak, drogen kontsumitzaileak.

Sortu zenetik, Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak bide luzea egin du. Hasierako jarduerak GIBaren kutsaduraren zabalpena ekiditera eta eragindako pertsonei laguntzera bideratu ziren. Hasieran, Elkartearen lana biztanleria osoari zein talde bereziei zuzendutako prebentzio- eta sentsibilizazio-kanpainak egitean zetzan.

GIB/HIESak eragindako pertsonentzako arreta laguntza psiko-soziala eskaintzera, unean uneko etxeko laguntza eta, oso ohiz kanpo, diru laguntza txikiak ematera mugatzen zen.
Ekintza hauen garaian laguntza jasotzen zuten pertsona gehienek GIBa hartua zeukaten injekzio-tresnak partekatzeagatik, hots, toxikomanoak ziren.

GIBarekin zerikusi zuzena ez zeukaten hainbat arazo zituen pertsona talde bat zen (drogen ohiko kontsumoa, bizilekuaren eza, delinkuentzia, epaiketa zain, espetxeratzea, langabezia,...), arreta berezia behar zuena.

Egoera honen aurrean, Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak ildo hauetatik jotzea erabaki zuen:

- prebentzio lanarekin jarraitu, gizartearen etengabeko aldaketei egokituz
- aipatu arazoei erantzuteko zerbitzuak sortu edo-eta kudeatu, eta pertsonei pixkanakako gizarteratzean lagundu.

Horrela, eta Instituzioen eta Toki-Erakundeen sostenguarekin, Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak gure helburuak lortzearren programa eta zerbitzu desberdinak abiarazteko eta kudeatzeko ardura pixkanaka hartu du bere gain.

Garapena
Denbora honetan gure lan ildoetan aldaketak suertatu dira, pertsonen beharrak ere aldatu egin direlako: hasieran asistentzia hutsean oinarritzen zen lan batetik gizarteratze osorako pertsonak bai oinarrizko harremanei, bai lan munduari buruz hezten dituen hezkuntza lan batera igaro gara.

Filosofia honekin bat, uste dugu lehentasuna dela lan merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituztenei lan merkatu horretan sartzea erraztea. Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak kontratazio politika garatzen du, gizarteratze prozesuan dauden pertsonek, normalean seropositibo eta toxikomano-ohiak, baina egin beharreko lana egiteko gai diren pertsonek, lanpostua lortzea errazteko. Gainera, ikusi dugu langile hauek zerbitzu bakoitzeko lan-taldeei langile espezializatuenak osatzen dituzten esperientzia eta ezagutza ematen dizkietela.
Zerbitzu desberdinetako lan-taldeetako kideen %50, gutxi gorabehera, bazterkeria-egoeran zegoen.

Arabako Hiesaren Kontrako Batzordea eragindakoen, langileen eta boluntarioen batzarrak osatzen dugu, eta honakook ditugu helburu: Hiesa prebenitu, eragindakoei lagundu eta gizarte-bazterkeriaren kontra borrokatu.