Ÿ  prebentzio programak
Ÿ  sostengu programak
Ÿ  titulartasun publikoko zerbitzuak
PREBENTZIO PROGRAMAK

Ÿ  Informazioa
Ÿ  Preserbatiboen banaketarako programa
Ÿ  Prebentzioa prostituzioan aritzen diren pertsonekin
Ÿ  Prebentzioa nerabeekin GAZTEEN ARTEAN
Ÿ  Etorkin biztanleriaren artean osasun-agenteen heziketa
Ÿ  Xiringak aldatzeko programa (XAG)
Ÿ  Prebentzio-kanpainak

Ÿ  informazioa

Ÿ  Kontsulta telefonikoak, pertsonalak eta webaren bidezkoak

GIB/HIESari zein gizarte- eta osasun-baliabideei buruzko informazio zerbitzua da. Eskaintzen den informazioa objektiboa, inpartziala, komunitate zientifikoak berretsia eta bibliografian oinarritua da. Helburua da GIB/HIESaren arlo guztiei buruz informatzea. Biztanleria guztiari zuzendutako baliabidea da, eta Gasteizko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailarekiko lankidetza-hitzarmenaren bidez finantzatzen da.

Ÿ  Hitzaldiak, txostenak
GIBak eragindako kutsadurari eta honi lotutako gaiei zein Elkarteari eta honek egiten duen lanari buruzko Informazio Zerbitzu bat da. GIBaren kutsaduraren egoera, bai medikuntza eta zientziaren arlotik, bai gizartearen arlotik interes komuna duten izaera desberdineko herrialdeko taldeei zuzentzen zaie. Talde hauek Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeari eskatzen diote parte hartu dezagula topagune, bilera, hitzaldi, eta antzekoetan.

HELBURUAK:    Ÿ  GIBaren kutsaduraz eta honi lotutako gaiez informatu.
                      Ÿ  Arabako Hiesaren Kontrako Batzordea ezagutarazi.

Ÿ  Komunikabideak
Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak eskatzen diguten komunikabideetan parte hartzen du. Bertako prentsa idatzia, irratiak eta telebistak gure Elkartearen ekimen eta kanpainak zabaltzeko tresna baliotsua bihurtu dira. Komunikabideokin daukagun harreman arinak GIBaren kutsadura prebenitzeko lan iraunkorra egitea ez ezik, gure jarduerak plazaratzea eta kudeatzen ditugun zerbitzuak ezagutaraztea ere ahalbidetzen digu.

HELBURUAK: Ÿ  GIBari buruzko egiazko informazio kontrastatua eskaini.
                     Ÿ  Dar a conocer la Asociación y los servicios que ofrece.


Ÿ  preserbatiboen banaketarako programas

Programa honen helburua da preserbatiboak lortzea era erabiltzea erraztea, GIBaren zein beste STGen kutsaduraren zabalpena ekiditeko. Programa hau biztanleria guztiari zuzentzen zaio, bereziki, prostituzioan aritzen diren emakumeei, GIB+ pertsonei eta nerabeei. Gasteizko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailarekiko lankidetza-hitzarmenaren bidez finantzatzen da. Programan preserbatiboak ez ezik, honako hauen inguruko informazio-materiala ere banatzen da:
    Ÿ  Preserbatiboaren erabilera zuzena
    Ÿ  GIBaren eta beste STGen kutsaduraren zabalpena ekidin.
    Ÿ  Prostituzioan aritzen diren Emakumeentzako Prebentzioaren Programari buruzko informazioa
Batzordearen bulegoetan eskatzen duen orori preserbatiboak ematen zaizkio, eta, banaketaren unean bertan zuzen erabiltzeari eta GIBaren kutsadura prebenitzeari buruzko informazioa eskaintzen da. Pertsona horrek prostituzioan badihardu, une hori baliatzen da Prostituzioan aritzen diren Emakumeentzako Prebentzioaren Programa aurkezteko.


Ÿ  prebentzioa prostituzioan aritzen diren pertsonekin

1994az geroztik Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak Araban prostituzioa aritzen diren emakumeei bideratutako programa garatzen du. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekiko lankidetza-hitzarmenaren bidez finantzatzen da, eta Euskadiko HIESaren Aurrezaintza eta Kontrolaren Planak diruz laguntzen du.
Prebentzio Programen barruan dago, eta helburu nagusi dauka prostituzioan aritzen diren emakumeen artean GIBaren zabalpena prebenitzea.
Prostituzioan aritzen diren emakumeen kolektiboarekiko harremana preserbatiboak banatzeko unean gauzatzen da. Prebentzio-teknikari batek emakumeari Elkarteak programa honetarako berariaz sortutako "prebentzio-agenda" ematen dio, bertan interesatzen zaizkion gaiak agertzen dira: GIBa eta beste STG batzuk, antigorputzak antzemateko proba, nork bere burua zaintzeko aholkuak, jo dezaketen zerbitzu eta helbideak, eta abar. Honez gain, Osasunari buruzko Heziketa jasotzeko jo dezaketen lan-talde batean sartzeko aukeraren berri ematen zaie.

HELBURUAK:
    Ÿ  Prostituzioan aritzen diren emakumeen kolektiboan GIBaren kutsadura prebenitu.
    Ÿ  STGen eta GIBaren kutsatzeko bideei buruz informatu.
    Ÿ  STGei eta GIBari aurre egiteko prebentzio neurriei buruz informatu.
    Ÿ  Arriskua duten sexu-jarduera guztietan preserbatiboa zuzen erabiltzea sustatu.
    Ÿ  Dauden gizarte- eta osasun-zerbitzuei buruz informatu eta berauek baliatzea sustatu.


Ÿ  prebentzioa nerabeekin
           
"GAZTEEN ARTEAN, HIESA eta Sexualitatea ikasgelan"

Programaren oinarria da informazio zehatz eta objektiboa zein sexu harremanetan jarrera eta jokabide osasuntsuak izatea direla GIBa prebenitzeko neurririk onena. Garrantzitsua da gazteen partaidetza sustatzea, baita bere inplikazioa heziketa prozesuan ere, era ludiko, atsegin eta dibertigarrian GIBa prebenitzea ahalbidetuko dieten ezagutza eta trebetasunak ikas ditzaten.
Programa hau Vital Kutxaren Gizarte Ekintzarekiko lankidetza-hitzarmenaren bidez finantzatzen da.

Funtsean nerabeen partaidetza eta inplikazioa sustatzen dituen metodologia aktibo batean datza, horixe baita bide bakarra benetako sentsibilizazioa eskuratzeko. Gasteizko eta Arabako ikastetxeetan garatzen, ikasturtean zehar, denboran bakandutako hiru une desberdinetan, gazteek jasotako informazioa pixkanaka barneratu dezaten.

    Ÿ Hitzaldi informatiboa, bertan Sexualitateari eta GIB/HIESari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen zaie, eta gazteei parte hararazten zaie, bere partaidetza eta kontzientziazioa sustatzeko.
    Ÿ  Bideo-foroa; rol-jokoen bidez hitzaldi informatiboko edukiak indartu egiten dira era ludiko eta dibertigarrian.
    Ÿ  Tailerrak, dinamika desberdinen bidez gazteen talde-lana eta partaidetza aktiboa errazteko eta jasotako ezagutzen sendotze praktikoa lortzeko.

Jardueren euskarri gisa, material prebentibo eta informatiboa banatzen zaie, berariaz programa honetarako sortua eta nerabeei zuzendua.

Ikastetxeetan Prebentzio Programak garatu direneko aurreko urteetako eskarmentuan oinarrituta, partaidetza sustatzen duen metodologia honen eraginkortasuna handiagoa izan dela ondorioztatu dugu.


Programa honen helburuak dira GIBaren kutsadura prebenitzeko norberaren eta gizartearen ardura jende gaztearengan sustatzea; GIB/HIESaren ezaugarri garrantzitsuenak era argi eta zehatzean jakinaraztea; kutsatutako pertsonekiko beldur arrazoirik gabekoa ezabatzea eta berauekiko begirunea sustatzea; Sexualitatearen ezagutza zabala eta positiboa ahalbidetzea.

Ÿ  etorkin biztanleriaren artean osasun-agenteen heziketa

2003ko azken hiruhilekoan, etorkinen kolektiboan bertan osasun-agenteen heziketa eta prestakuntzaren bidez GIBaren kutsadura prebenitzeko programa berri bat abiarazi zen.
"Elur-pilota" izeneko jarduera-eredua da, eta ezaugarri nagusia da etorkinen beren heziketatik abiarazten dela, berauek osasun-agente bihurtuta, ikasitakoak bere taldekideen artean zabaldu ditzaten.

Programa honen berariazko helburuak hauek dira:

- GIBaren kutsadurari, HIESari eta prebentzio-neurriei buruzko informazioa eskaini.
- Osasun- eta gizarte-sisteman sartzeko bideei eta gizarte baliabideei buruz informatzea.
- Emakumeen esku ezagutza eta trebetasunak jartzea bikotekideekin sexu-jarduerak negoziatzeko.

15 orduko ikastaroa da, 10 saiotan banatuta, eta bertan GIB-HIESaren tratamendu eta prebentzioan espezializatutako Prebentzio-Teknikari batek, Gizarte-Hezitzaile batek eta Sexu-Hezkuntzako Aholkulari/Terapeuta batek atzerritar talde bat osatu eta hezi egiten dute, geroago etorkinen artean kaleko lan eraginkorra egin dezaten.
Etorkin Biztanleriaren artean Osasun-Agenteen Heziketaren Programa Gasteizko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailarekin hitzartuta dago. Argitu beharra dago etorkinekiko lana sartzen dela normalean Batzordera jotzen ez duten taldeekikoan, eta ez GIBaren kutsadura kolektibo honen ezaugarria delako, aipatu behar badugu ere Araban azken urtean kutsatutako pertsonen heren bat etorkinak direla.


Ÿ xiringak aldatzeko programa (X.A.G.)

Prebentzio zerbitzua da, xiringatutako drogen erabiltzaileei injekzio-material esterila banatzean eta erabilitako xiringak birziklatzean datzana. Programa hau Hiesaren Kontrako Batzordearen egoitzan (astelehenetik ostiralera arte) eta Estrada Eguneko Egoitzan (astelehenetik igandera arte) egiten da. Gasteizko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailarekiko lankidetza-hitzarmenaren bidez finantzatzen da eta Euskadiko HIESaren Aurrezaintza eta Kontrolaren Planak diruz laguntzen du.
Programaren helburuak honakook dira:
    Ÿ  Xiringatutako drogen erabiltzaileen artean GIBaren zein beste gaixotasun batzuen kutsadura arriskua gutxitu.
    Ÿ  XDE jendeari higiene, elikadura eta sexualitate ohitura osasuntsuei buruzko mezuak helaraztea.


Ÿ  prebentzio kanpainak

Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak antolatzen edota parte hartzen dituen unean uneko ekintzak, GIB/HIESari zein Elkartearen zerbitzuei buruzko informazioa emateko eta prebentzio materialak banatzeko.
Helburuak hauek dira:
    Ÿ  GIBaren kutsaduraz informatu eta zabalpena prebenitu.
    Ÿ  Elkartea eta beronen zerbitzuak ezagutarazi.

Kanpaina eta ekintza guztiak biztanleria osoari zuzentzen zaizkio.


SOSTENGU ROGRAMAK

Ÿ  gizarte-laguntzaren zerbitzua
Ÿ  sostengu psikologikoaren zerbitzua
Ÿ  laguntza-programa: ADISKIDE ZERBITZUA
Ÿ  GIB/HIESak jotako presoen sostengu, topaketa eta esku-hartzerako taldea
Ÿ  farmaziako gasturako laguntza programa

Ÿ  gizarte-laguntzaren zerbitzua

Arreta pertsonalizaturako zerbitzu bat da, gizarte-langile batek goizeko 9etatik arratsaldeko 2ak arte eta arratsaldeko 4retatik 8etara ematen duena, zerbitzua norbanakoei edo-eta senitarteei eskaintzen zaie. Gizarte-lanaren eginkizun hauek garatzen ditu:
    Ÿ  Gizarte-baliabideei buruzko informazioa.
    Ÿ  Zerbitzu eta prestazioen tramitazioa eta kudeaketa.
    Ÿ  Udal eta foru gizarte-zerbitzuekin, osasun-zerbitzuekin, espetxe-zerbitzuekin eta gure inguruneko elkarteekin koordinazioa.

Helburua da gizarte-zerbitzu eta baliabideei buruzko informazio eskaerak zein prestazio eta zerbitzuen tramitazio eta kudeaketa erraztea GIB+ pertsonei edo/eta gizarte bazterkeria jasaten dutenei.
Honakooi zuzentzen zaie: - GIB+ pertsonak eta berauen senide eta lagunak.
                                     - Gizarte-bazterkeria jasaten duten pertsonak.


Ÿ  sostengu psikologikoaren zerbitzua

Sostengu Psikologikoaren Zerbitzuak GIB-HIESari lotutako behar eta eskaera psikologikoei erantzuten die, azken urteotan eta gaixotasunaren bilakaeraren ondorioz aldatuz joan direnak.
Erretrobirusen kontrako tratamenduak gaixotasunaren aurrerakada atzeratzen du eta GIBa duten pertsonen sistema immunologikoa suspertzea lortzen du. Tratamendua eramatea gehienetan korapilatsua eta deserosoa izaten da, pilula askotakoa delako eta, honen ondorioz, maiz toxikotasunak suertatzen dira. Honi erantsi behar zaio birusaren bilakaera kontrolatzeko kontsulta anbulatorio ugari behar direla.

Helburua da gaixoaren bizitza kalitatearen hobekuntza erraztea, sentimendu eta emozio negatiboak (kontrola galtzea, mina, ukapena, antsietatea, erruduntasuna, autoestima txikia) gutxitzeko.
Zerbitzu honen giza baliabideak dira Prebentzio Teknikari bat, Psikologo bat eta Ikuskatzaile eta Ko-teraupeta bat.

Zerbitzu hau Euskadiko HIESaren Aurrezaintza eta Kontrolaren Planak diruz laguntzen du.


Ÿ  laguntza programa: ADISKIDE ZERBITZUA

1993an sortutako Adiskide Zerbitzua pertsona seropositiboei bideratutako etxean laguntzeko zerbitzu bat, pertsona erabiltzailearen bizitza kalitate hobea ahalbidetzeko eta gaixoaren eta bere senitartearen zein ingurunearen arteko bizikidetza errazteko, GIB/HIESak jotako pertsonari eta bere senitarteari gizarte sostengu oso bat eskainiz. Horretarako erabiltzailea erreferentzia pertsonala bilakatzen den begirale batek laguntzen du; begirale honek, erabiltzailearen egoera fisiko eta psikikoaren arabera, funtzio batzuk edo bestetzuk garatzen ditu.
HELBURUAK:
    Ÿ  GIB/HIESak jotako pertsona bere etxean eduki, beti ere bere egoerak eta ingurunearenak ahalbidetzen badute.
    Ÿ  Gaixoa bere burua zaintzeko eginkizunetan hezi, eta bere autonomia eta tratamenduari atxikipena sustatu.
    Ÿ  Senitartea hezi gaixoarekiko harreman- eta maneiu-trebetasunei dagokienez.
    Ÿ  Gizarte bizitzan integratzea eta parte hartzea sustatu.
GIBak jotako pertsonei zuzendua.
Vital Kutxaren Gizarte-Ekintzak finantzatua.


Ÿ  GIB/HIES-ak jotako langraitzeko presoen sostengu, topaketa eta esku-hartzerako taldea

Preso eta Elkarteko boluntarioen arteko bilerak dira, astean behin hiru orduz Espetxeko areto nagusian. Topaketa hauetan presoentzako prebentzio materiala banatzen da, komunitatean dauden sostengu baliabideez, GIBaren eta beste gaixotasun batzuen tratamenduaren aurrerakadaz eta espetxe baliabideez informatzen da. Beste jarduera zehatzago batzuk ere egiten dira, esate baterako, hitzaldi informatiboak eta espetxetik kanpoko jarduerak (normalean Txagorritxu Ospitaleko Presoen Sailean ospitaleratuta dauden presoei bisitaldiak).
Helburuak dira:
    Ÿ  Giza sostengu zuzena eta hurbila eman.
    Ÿ  Sortzen diren eskakizunei erantzuten saiatu.
    Ÿ  Osasuna eta prebentzioari buruzko gai garrantzitsuetan eragin.
    Ÿ  Komunitatean dauden gizarte baliabideez informatu.
    Ÿ  Espetxearen eta gizartearen arteko zubi bat izan.
Langraitzeko espetxeko presoei zuzendua. Bereziki, GIBak eta beste gaixotasun batzuek jotako presoen sektorea, eta gainera gizarte baliabide eta baliabide pertsonal gutxi daukana.


Ÿ  farmaziako gasturako laguntza programa

Farmaziako gasturako laguntza programa Gasteizko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailaren prestazio bat da, 1992az geroztik Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak kudeatzen duena. Gaixotasun oportunistei aurre egiteko farmakoak erosteak kostu handia ekartzen du, kasu batzuetan gaixoari tratamendu medikoa utzarazten ziona. Hau ekiditeko programa hau abiarazi zen; programa honen bidez pertsona seropositiboei botikaren kostu osoaren %40 ordaintzen zaie, eta beste %60a Gizarte Segurantzak ordaintzen du.
Helburua da GIBaren kutsadurari lotutako gaixotasunak tratatzeko agindutako botiken kostua diruz laguntzea.
Gasteizen bizi diren, berariazko tratamendu medikoa behar duten eta agindutako botiken gastuari aurre egiteko diru sarrera nahikorik ez duten GIB+ pertsonei zuzentzen zaie.


ARABAKO HIESAREN KONTRAKO BATZORDEAK KUDEATUTAKO TITULARTASUN PUBLIKOKO ZERBITZUAK

Ÿ  etxe irekia
Ÿ  Besarkada Etxea harrera-etxea
Ÿ  presoentzako harrera-etxebizitza
Ÿ  etxebizitza babestuak
Ÿ  Estrada Eguneko Egoitza
Ÿ  gizarteratzeko etxebizitza

Ÿ  etxe irekia

Etxe Irekia, Arabako Hiesaren Batzordeak kudeatzen duen udal zerbitzu bat da, eta Gasteizko Udalaren Gizartegintza Sailarekiko lankidetza-hitzarmenaren bidez finantzatzen da. Zerbitzu honek eremu fisiko bat, gizarteratzeko prozesuetan oinarrizko laguntza, eguneroko zailtasunen aurrean harreman bero eta ulerkorrak eskaintzen dizkie, edozein arrazoigatik gizartean parte hartzeko gaitasuna eta gogoa galdu duten pertsona guztiei, hots, gizarte bazterkeria-egoeran edota jarrera ahulean daudenei.
Helburuak honakook dira:

    Ÿ  Gizarte bazterkeria-egoeran dauden pertsonen oinarrizko beharrak asebete, gizarteratze prozesuari ekin bitartean.
    Ÿ  Gizarteratzeko Ibilbideak diseinatu eta garatu, eta erreferentziako Gizarte Langileak informatu.
    Ÿ  Zerbitzutik kanpoko eremu fisikoetan banan-banan lagundu, gizarteratzeko prozesuak hobetzearren (Kale-Heziketaren programa).
Zerbitzu hau honakooi bideratzen zaie:
    Ÿ  Gizarte bazterkeria-egoeran dauden edo/eta etxebizitza alternatiborik ez duten pertsonei.
    Ÿ  Lan bila dabiltzan edota lehenengo soldata kobratzearen zain dauden pertsonei.
    Ÿ  10 egun baino gehiagoko egonaldia egingo ez duten pasadizokoei, beti ere CMAS (Gizarte Harrerako Udal Zentroa) erabili ez badute. CMASeko egonaldiko egunak erabili badituzte, Etxe Irekia baliatu ahali izango dute soilik oso salbuespenezko kasuak badira, beti ere eta aldez aurretik CMASera bidali zuen zerbitzuari galdetu eta honen balorazioa jaso ostean.


Ÿ  Besarkada Etxea harrera etxea

Besarkada Etxea" harrera-etxea gure probintzian dagoen zerbitzu soziosanitario sarearen barruan dago. Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Arabako Diputazio Foralaren titulartasun publikoko baliabide bat da, Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak kudeatzen du eta lehen aipatutako instituzioekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez finantzatzen da. Egoitza-zerbitzu hau, GBIak jotako, infekzioaren egoera aurreratua eta bere bizitza era independiente eta autonomo edo familia-gune barruan bizitzeko nahikoa estaldura ekonomiko eta soziofamiliarra ez duten pertsonei zuzenduta dago. Harrera-etxea 1995ean inauguratu zen, eta guztira 14 plaza ditu aldi baterako edo egoitza egonkorrari zuzenduak, pertsona bakoitzaren beharraren arabera. Egun erabiltzaileen osasun egoeraren hobetze progresiboa ematen ari da, farmako berrien erabilerari eta hauen konbinazioei esker, zeintzuk gaixoen bizi kalitatea hobetzen duten. Honek erabiltzailearekin esku-hartze era berri bat ahalbidetzen du, gizarte eta lan-munduratzeari zuzendua. Helburuak hauek dira:
Los objetivos son:
    Ÿ  Erabiltzaileei aldi baterako edo egoitza egonkorra eskaini, pertsona bakoitzaren egoera indibidualaren arabera, non jarraipen kliniko-sanitarioa ematearekin batera, beraien elikadura, higiene, eta abarren oinarrizko beharrak erantzunda izango diren.
    Ÿ  Giza eta maila pertsonalean bere berregituratzearen sustapenean lagunduko dion inguru afektiboa, harremanetakoa eta okupazionala eskaini, baita erabiltzailearen ondorengo gizarteratze eta lan-munduratzean ere.

Harrera zerbitzuak talde multidisziplinar bat dauka. Talde hau osatzen dute: Zerbitzu Arduradun Koordinatzaile batek, Psikologo batek, Erizain batek, txandaka lan egiten duten 5 Hezitzailek, Sukaldari batek eta zerbitzuaren garbiketaz arduratzen den pertsonak.


Ÿ  presoentzako harrera-etxeabizitzak

Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizartegintza Sailaren eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Sektore-programetako Sailaren( FIBS) titulartasun publikoko baliabidea da, eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako sailak diruz lagundua dago. Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak kudeatzen du laguntza-hitzarmen baten bitartez (1993tik).
Zerbitzu hau Langraitzeko(Araba) espetxeko hirugarren edo bigarren graduko baimena, hirugarren graduko eguneroko irteera edo askatasun baldintzatua edo behin betiko askatasuna duten gizonezko presoei zuzendua dago.

    Ÿ  Harrera-etxeak, espetxeko presoek dituzten hainbat giza beharrei era egokian erantzuten die, batez ere harrera helbide bat ahalbidetzean, eta diseinatutako hezkuntza proiektuaren bidez, kartzelako bigarren edo hirugarren graduko presoen pixkanakako gizarteratzea bideratzean. HE espetxeko presoentzako, beraiek ongi baloratutako erreferentzia gune ezagun bat da, eta komunitatean integrazioarekin batera doa.

    Ÿ  Lan honetan parte hartzen duten hainbat agenteen artean, koordinazio jarduera handia ezarri da: Tratamendu Batzarra eta espetxeko gizarte-langileak, Udala eta FIBS, beste elkarte eta komunitate-baliabide.


Ÿ  etxebizitza babestuak

Etxebizitza Babestuak" laguntza programa Udaleko Gizartegintza Sailaren Titulartasun Publikoko Zerbitzu bat da, Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak kudeatuta eta esandako instituzioarekin egindako laguntza hitzarmen baten bidez finantzatua.
Laguntzarik gabeko pertsonentzako Etxebizitza Babestuen Laguntza programak, 5 etxebizitza ditu eta Vitoria-Gasteizko udalerrian erroldatutako, txirotasunagatik berezko ostatua ez duten edo etxebizitza duin bat eskuratu ezin duten, pertsonei zuzenduta dago. Gizarte Zerbitzuak zaindutako pertsonak dira, bere gizarte eta/edo norbanako autonomia maila hobetzeko gizarteratze baikor prozesu bat jarraitzen ari direnak eta, babes eta gizarte laguntza epe bat behar dutenak.
Helburu orokorra etxebizitza egonkor, duin eta ziur bat ziurtatzea da, baztertze egoeren hobetze eta soluzio prozesuak laguntzen, bere gizarte eta norbanako autonomiaren mailak, eta bere gizarte parte-hartzea hobetzen.

Helburu zehatzak honako hauek dira:
    Ÿ  Autonomoki bizitzea zer den praktikoki ikastea lagundu.
    Ÿ  Bere osasunarekin eta gizarte-lan, ekonomi, trebakuntza, familia, harreman betebeharrekin zerikusia duten alderdietan jokaera arduratsua bultzatu.
    Ÿ  Komunitate/ingurunearen oinarrizko kultura eta arauen ezagutza eta onarpena suspertu.
    Ÿ  Harreman giza sare bat sortzen lagundu, jarduera soziokulturaletan eta jolas-kirol jardueretan parte-hartzea bultzatuz.
    Ÿ  Lanpostua eta etxebizitza independiente bat bilatzen bideratu eta lagundu.


Ÿ  ESTRADA eguneko egoitza

ESTRADA Eguneko Egoitza, Vitoria-Gasteizko Udalaren Gizartegintza Sailaren eta FIBSaren Sektore-programa Sailaren titulartasun publikoko Zerbitzua da, instituzio hauekin sinatutako laguntza-hitzarmen baten bidez finantzatua eta Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak kudeatua. Egoitza hau baldintzarik gabeko gutxieneko harrerarako eremu fisiko bat da. Honekin, oreka eza psikosozial baten menpe dagoen pertsona multzo baten beharrei erantzuna eman nahi zaio. Gizarte bazterketarako arrazoi sekuentzia luze eta konplexu bat duen talde bat da, gehiengoa, Gizarte Zerbitzuen erabiltzailea delarik.Programa honen filosofiak, Egoitza honetako lanean, pertsonaren autonomia handitzeko garapen dinamika bultzatuko du, eta horren ondorioz erabiltzailea Egoitzan gero eta gutxiago agertzea.
ESTRADA Eguneko Egoitza hainbat areatan banaturik dago:
    Ÿ  Eremu irekia: baztertutako pertsonaren pairamen fisiko eta afektiboa gutxitzera zuzendua, inguru informal batean hezkuntza-terapeutika esku-hartzea ahalbidetzen du.
    Ÿ  Tailerren eremua: landu nahi den helburuen arabera maila ezberdinetakoak.
    Ÿ Psikologia eremua: norbanako, familia eta talde esku-hartzeari zuzendua.
Egoitzaren helburua estruktura bat sortzea da, zeinak bilgune fisikoak, jarduera okupazionalak eta hezitzaileak, talde kulturaren garapena eta erabiltzailearen garapenari laguntza emozional ez baldintzatua ahalbideratuko duen. Hartzaileak toxikomania anitzen arazoak dituzten pertsonak dira eta zehaztu gabeko arazoak dituztenak, baina baztertze giroan dabiltzanak.
Lan honetarako, Egoitzak, Zerbitzuko psikologo arduradun bat, Gizarte-langile bat eta zazpi hezitzaile ditu.


Ÿ  espetxeko presoentzako gizartetatzeko etxebizitza

Langraitzeko(Araba) Espetxeko Presoen Gizarteratzeko Harrera Etxebizitza, Vitoria-Gasteizko Udalaren Gizartegintza Sailaren titulartasun publikoko baliabide bat da, Arabako Hiesaren Kontrako Batzordeak sinatutako laguntza-hitzarmen bidez finantzatua.
Hirugarren gradua edo baldintzapeko edo behin betiko askatasuna duten Langraitzeko espetxeko gizenozkoei zuzendutako zerbitzu honek, komunitatean txertatuta dagoen eta, erosotasun, segurtasun eta autonomia baldintzak dituen harrerarako gune fisiko bat eskaintzen du. Pertsona, gune honetatik, komunitatean bertan askatasun giro batean kokatu ahal da eta askatasun bizitzako betebeharretara egokitu ahal da. Pixkanaka pertsonaren gizarteratzea eta normalkuntza errazten da, hezitzailea espetxe munduaren eta komunitatearen arteko bitartekari bezala jokatuz.

Helburuak dira:
   • Bizileku bezala harrera helbide bat ahalbideratu: erregimen irekiaren berezko irteeretako edo hirugarren graduko baimenentzako, baldintzapeko edo behin betiko askatasuna duen bitartean egonaldi mugatuetarako.
   • Bere gaitasun soziala bultzatzea bilatzen duen hezkuntza esku-hartzearen bitartez pertsonaren pixkanakako gizarteratzea bultzatzea.


Ÿ  historia eta helburuak