Giza
Immunoeskasiaren Birusa (GIB) erretrobirus bat da, ARN bere baitan daukan
proteinez osatutako barne estalki edo "core" bat daukana, eta glikoproteinez
osatutako kanpo estalki bat. Barne estalkiaren barruan ARNz gain, alderantzizko
transkriptasa deritzan entzima dago; hau da erretrobirus bat definitzen duena
eta haren erreplikaziorako ezinbestekoa dena.
Beste birusak bezala, GIBa ezin da era independentean bizi, eta zelula baten
barruan bizi behar da. GIBaren ezaugarria da erantzun immunologiko ororen
ardura duen T4 linfozitoari erasotzea eta desegitea, azken honek organismoaren
defentsan parte hartzen duten beste zelula guztiak koordinatzen baititu.
T4 linfozitoak inbaditu ahal izateko GIBak bere kode genetikoa (ARNz osaturik
dagoena), T4 linfozitoenean (ADNz osatuta).
Bi programa hauek ez dira bateragarriak. Horregatik birusak
aldez aurretik ARN kode genetikoa ADN bihurtu behar du, eta hori alderantzizko
transkriptasari esker egiten du.
Behin GIBak bere kode genetikoa T4 linfozitoenean ezarri ostean, linfozito
horiei esker erreplikatu daiteke, baita suntsitu ere, immunitate-sistema aldatzeko.
![]() |
GIBaren berezko erreplikazioa
|
GIBa ugaltzeko prozesuaren fase garrantzitsuenak
erregulatzen dituzten hiru entzimek parte hartzen dute:
|
1. Alderantzizko transkriptasa:
Behin birusa CD4 errezeptorean ainguratuta eta zelulan sartzea lortuta,
bere oskola eta kanpo mintza zelularen barruan desegin egiten dira,
eta ARN forma daukan material genetikoa askatzen dute. ARN hau ADN bihurtu
beharra dago, berau baita zelularen geneak idatzita dauden materiala,
bestela, honek ezin izango luke birusaren informazio genetikoa prozesatu,
ezta birus berriak sortu ere. Transkripzio hau Alderantzizko Transkriptasa
izeneko entzimari dagokio. Prozesua nahiko errudimentuzkoa denez, entzimak
mutazio asko eragiten dituzten akatsak maiz egiten ditu (birusaren material
genetikoko ustekabeko aldaketak). Mutazio hauetariko askok bideragarriak
ez diren edota berriro ugaldu ezin diren GIBaren zatikiak sortzen dituzte,
baina beste batzuk birusaren azpimota oldarkorragoak edota botiken aurrean
erresistenteagoak izan daitezke. |
![]() Oharra: GIBaren ugaltze prozesu hau berez gertatzen da, hots, ez dago erretrobirusaren kontrako tratamendurik prozesu hau alda dezakeenik. |
inmunitate-sistema
Gizakiok, beste izaki bizidun guztiek bezala, bizi
garen ekosistema desberdinetan dauden mikroorganismo desberdinen (birusak,
bakterioak, onddoak eta parasitoak) kontrako defentsa-sistema bat daukagu.
Defentsa-sistema hori, Immunitate-Sistema, beste edozein sistema biologiko
bezala, zelula batzuek osatzen dute, odol- eta linfa-basoen bidez elkarri
lotutako hainbat organotan banatuta. Lehenengo tokian dauden zelulak linfozitoak
dira, linfa-gongoiletatik eta odol- zein linfa-zirkulazioaren bidez mikroorganismoak
sar daitezkeen edozein atetara jotzen dutenak.
Bi linfozito mota daude: B linfozitoak eta T linfozitoak.
• B linfozitoak immunoglobulina, hots, antigorputzak sortzeaz
arduratzen dira.
• T linfozitoak erantzun immunologikoa egokitzeaz arduratzen
dira eta hainbat azpitalde daude:
- T4
CD4 linfozito eragileak, erantzun immunologikoa eragiteaz arduratzen direnak.
- T4
linfozito zitotoxikoak, hauen ardura da antigenotzat hartutako
edozein egitura suntsitzea, CD4 zelulek aktibatzen dituzte.
- T
linfozito supresoreak, T8 zelulak, zelulen zein humoreen erantzun immunologikoa
bertan behera uzten dutenak.
- Makrofagoak,
leukozito mota bat dira, eta erantzun immunologikoan oso parte hartze garrantzitsua
dute.
Immunitate-sistema, zelula-linfozitoen bidez, odolarekin harremanetan sartzen
den edozein substantzia edota organismo arrotz antzemateko gauza da. Antzemate
hori bakterio edota birusaren paretetan egon daitezkeen berezko egituren bidez
suertatzen da (zelula-hondakinak, toxinak, tumore-zelulak, edota zelula arrotzak,
transplanteen kasuan). Berezko erantzun immunologikoa eragiten duten egitura
horiei antigeno deitzen zaie.
Bi immunitate mota daude, zelularrezkoa eta humorezkoa. Eragile kutsagarri
edo antigeno motaren arabera, erantzuna mota batekoa edo bestekoa da. Eragilea
zelulatik kanpokoa bada, defentsa-erantzunaren osagai nagusia antigorputzen
kopuru handi bat sortzea izango da. Organismo patogenoak batik bat zelularen
barruan jotzen badu, erantzun immunologikoa batik bat zelularrezkoa izango
da.
GIBa odolean sartzean denean antigeno moduan hartua da, eta ondorengo fenomeno
segida duen erantzun immunologikoa eragiten du:
• B linfozitoekin harremanetan sartzean, hauek antigorputzak sortzen
dituzte GIBaren hedapena kontrolatzearren; antigorputz horiek kutsadura gertatu
eta hilabete eta erdira-hiru hilabeteetara antzeman daitezke.
• Antigorputzen sorketa hau ez da gauza biremia osoa (odolean dagoen
birusa) neutraltzeko.
• Honekin batera, makrofagoekin ere harremanetan sartuko da, hauek
ere blokeatzen eta suntsitzen saiatuko dira, eta T4 linfozitoak birusaren
kontra bidaliko dituzte.
GIBa organismoan sartzen denez geroztik, birusaren ugaltze handia gertatzen
da, bi edo hiru egunez behin 1.000 milioi birus inguru sortzen dira, eta organismoa
defendatzen da egunean 2.000 milioi T CD4 linfozito sorrarazten. Egoera honek
kutsaduraren lehenengo asteetan zehar irauten du, fase asintomatikoan biremia
altuko uneetatik birusaren erreplikazioa oso txikia den uneetara pasatuz.
Hainbeste linfozito sortzeak pixkana sistema ahultzen du, erabat agortu arte.
kutsaduraren
ohiko bilakaera
Ezagututako hiru bideetariko batetik (odola, sexu
harremanak edota perinatala) behin birusa organismoan sartuta, CD4 (T4) linfozitoak
biderkatu egiten dira. Kutsadurak hainbat fase ditu:
LEHEN KUTSADURA
Organismoa sartu eta egun gutxitara, birusa oso aktiboki ugaltzen da, eta
biremia handia eragiten du, hots, odolean birus kopuru handia egoten da. Ez
dakigu zehazki nola eta non gertatzen den lehen mailako biremia hau, baina
jarraian biderkatu egiten da, eta linfa-gongoiletan birus kopuru bat eragiten
du. Hortik aurrera organismoaren immunitate-sistemak erantzuten du, eta zeluletatik
kanpo dauden birus gehienak suntsitzen ditu, baita zelula barnekoa ere, zelula
kutsatuak suntsitzearen ondorioz.
Birusaren kutsadura gertatu osteko hiru-sei asteetan, gaixoen erdiek (% 60-70)
gripe moduko gaixotasun laburra (sukarra, lepoko gongoilak handituta, buruko
mina,...) jasaten dute. Sintoma hauek oharkabean gerta daitezke, beste kutsadura
batzuetan ere ohikoak direlako; honek ez du esan nahi holako bat ikusten duzun
bakoitzean GIBaren kutsaduran pentsatu behar duzunik.
Orokorrean, GIBa organismoan sartzetik GIBaren kontrako antigorputzak agertu
arte igarotzen diren asteetan pertsona hori kutsatuta dago eta kutsa dezake,
nahiz eta oraindik antigorputzak odolean ez antzeman. Fase honi "leiho
garaia" deitzen zaio. Garai hau aldakorra da eta, batzuetan, hainbat
hilabete iraun dezake, antigorputzak kutsadura osteko 4-8 asteetan garatzea
ohikoena bada ere.
KUTSADURA ASINTOMATIKOA
Antigorputzak agertzen direnean, pertsona GIB+ bihurtzen da, hots, seropositibo
bihurtzen da. Egoera honetan eragindakoak erabat osasuntsu iraun dezake, baita
urtetan kutsatuta dagoela ez jakin ere.
Fase honetan birusa garai luze batean geldirik omen dago (denbora aldakorra
da eta faktore askoren menpe dago). Immunitate-sistemaren narriadura geldoa
da pertsonaren defentsak eta, bereziki, T4 linfozitoen funtzionaltasuna pixkanaka
urratuz doana, gaixoaren defentsa-gaitasuna krisian sartu arte.
Baldintza normaletan T4en kopurua da 1.000/mm3-koa da. Kalkuluen arabera GIBak
kutsatutako paziente batek urtean 40-80 T4 linfozito/mm3-ko galtzen du, honek
azaltzen du 8-10 urte ondoren linfozitoen kopurua heltzen dela muga-kopurura;
hortik behera, Hiesa ezaugarritzen duten infekzio oportunistak eta tumore-prozesuak
hasten dira.
HIES (Harturiko ImmunoEskasiaren Sindromea)
Dakigunez, GIBaren kutsadura bilakaera kronikoa duen prozesu bat da, eta urte
batzuk igarotzen dira kutsaduratik HIESa agertu arte. GIBaren kutsaduraren
faseak T4 linfozitoen kopuruaren eta infekzio oportunisten arabera sailkatzen
dira.
GIBak batik bat CD4 zelulak kutsatzen ditu, eta hauek bilakarazten ditu organismoan
birus gehiago sortzeko ekoizpen gune nagusia. CD4 linfozitoen inbasio masibo
eta hazkor honek eragiten du immunitate-sistema eta birusaren arteko guda
gogorrean zelula hauen kopurua zein eraginkortasuna gutxituz joatea (200 CD4tik
behera), eta azkenik erantzun immunologikoa ez da gauza GIBari eta gorputzean
sartzen diren beste gorputz edota eragile arrotzei aurre egiteko. Honela GIBak
eragindako pertsonak hasten dira jasaten pertsona osasuntsuei eragiten ez
dieten ezaugarri, sintomak eta gaixotasunak, izan ere egoera normal batean
kaltegarriak ez diren gorputz eta germen arrotzek immunoeskasia baliatzen
dutelako ugaltzeko eta infekzio oportunista deritzenak eragiteko. Une horrexetan
GIBak kutsatutako pertsona hiesaren fasean sartu da, eta bere immunitate-sistema
oso jota dago.
Oso aintzakotzat hartzekoak: aipatu beharra dago GIBak odolean dauden
CD4 zelulen kopurua ez ezik (plasmaren milimetro kubikoko 1350-1000 kopuru
arruntetik oso kopuru txikietaraino, mm3-ko 10etik beherakoak, eta kasu batzuetan,
bat ere ez), bizirik dirauten CD4 linfozitoen egokitzeko gaitasuna eta barietatea
ere hein handi batean murrizten dituela.
GIBaren
aldakortasuna eta erresistentziak
GIBaren ALDAKORTASUNA
Giza immunoeskasiaren birusak asko aldatzen dira
ugaltzean hainbat akats egiten dituztelako, eta, ondorioz, aldaera asko sortzen
dira. Aldaera hauetariko batzuk hilgarriak dira, hots, akats genetikoa duen
birusaK ezin du bizirik iraun, baina beste batzuk aldaera txiki batzuekin
bideragarriak dira. Ikuspuntu praktiko batetik, birus hauetan gertatzen den
aldakortasun handiak epidemiologiari, tropismoari (organismoaren zelula zehatz
batzuk jateko birusaren gogoari), erresistentziari erretrobirusaren kontrako
botikei, eta txerto babesgarria lortzeko zailtasunari eragiten die, hauek
direlarik garrantzi handiko elementuak gaixotasuna kontrolatzeko.
BOTIKA BATZUEKIKO ERRESISTENTZIA
Erresistentzia da edozein mikroorganismok (birus, bakterio edota parasitok)
garatu dezakeen gaitasuna pazienteari ematen zaizkion botikek eragin ez diezaioten,
hots, botikek ez dute ezertarako balio.
Birusak erretrobirusaren kontrako drogei dien erresistentzia ere aldakortasunaren
ondorioa da, mutazio zehatz batzuek erresistentzia horiek eragiten baitituzte.
Kontuan hartuta birusaren kopurua eta aldakortasuna oso handiak direla, birus
populazio edo kuasiespezie bakoitzean teorian posible diren mutazio guztiak
agertuko dira, eta beraz erretrobirusaren kontrakoekiko andui erresistenteak
egongo dira, baita botika horren tratamendua jaso ez duten gaixoengan ere.
Honi erresistentzia natural deitzen zaio, eta garrantzi handiko kontzeptua
da, honek esan nahi baitu holako botika batek epe motzean eraginkorra izateari
utziko diola, eta beste batek ordeztu beharko duela.
Birusen mutazioak batik bat gertatzen dira tratamendua
ondo betetzen ez denean. Pertsona seropositiboa birusek eraginik gabekoa bilakatu
dituzten botiken tratamendua jasotzen ari bada, birus erresistenteen kopurua
handitu egiten da, eta, hautespen naturalaren prozesuaren bidez ("sentikorrak"
hiltzen dira, baina erresistenteak geratzen dira) nagusi bilakatu daitezke.
Erresistentzia motak
Birusak erresistentzia bereganatu dueneko unearen arabera, lehen mailako erresistentzia
deitzen zaio birusak gaixo berria kutsatu aurretik zeukan erresistentziari,
edota bigarren mailakoa, birusak erresistentzia erretrobirusaren kontrako
tratamendua jaso ostean bereganatzen badu.
Erresistentzia antzemateko moduaren arabera, erresistentzia izan daiteke fenotipokoa
(birusaren erresistentzia botika batzuen aurrean neurtzen du) edo genotipokoa
(erresistentzia birusaren material genetikoaren aldaketa gisa antzematen denean).
Batzuetan GIBaren bertsio mutante bat erretrobirusaren kontrako botika bati
baino gehiagori eutsi ahal die.
Hau gertatzen denean, botikek "erresistentzia gurutzatuak" dauzkate.
Laburbilduz, zenbat eta GIBak mutazio-prozesu gehiago eduki, orduan eta zailagoa
da berau kontrolatzeko botika bat aurkitzea.
GIBaren
kutsaduraren bilakaeraren adierazleak
CD4ak, immunitate-sistemaren egoeraren adierazle
garrantzitsuak.
Immunitate-sistema giza gorputzaren gaixotasunei aurre egiteko berezko mekanismoa
da, hots, beronen defentsak. Normalean, defentsez ari garenean, odolaren milimetro
kubiko batek dituen CD4 linfozitoen zenbatekoaz ari gara. CD4ak zenbatzeak
jakinaraziko digu zure odol-laginak holako zenbat zelula daukan eta zein egoeratan
dagoen zure immunitate-sistema. Kutsadura hiesa bilakatzen da CD4 zelulen
zenbaketaren emaitza 200 zelula/mm3 baino txikiagoa denean.
CD4en ohiko zenbatekoa 1.350-1.000 odolaren milimetro kubikoko izaten da.
Honek esan nahi du 500 CD4 dituen pertsona bat immunologiaren aldetik egoera
kaxkarrean dagoela, eta hurrengo hilabeteetan azkar larritu daitekeela. Orokorrean,
GIBari lotutako sintoma eta pairamen arinak agertzen hasten dira pertsona
500 CD4ko zenbatekoaren inguruan dabilenean. Arazo batzuk, esate baterako
plaketapenia (plaketen kopurua gutxitzea) eta urdaileko ondoeza eta pisu-galerak,
une honetan has daitezke. 350 CD4tik behera gaixotasun oportunistak garatu
daitezke, adibidez tuberkulosia eta kandidiasia. 250 CD4tik behera gainditutako
infekzio oportunisten berragerpenak edota infekzio oportunista batzuk batera
jasateko arriskua nahiko handia da. Honez gero, pertsona batek kutsadura horiei
aurre egiteko profilaxiren bat hartu beharko luke. 200 CD4tik behera linfoma
edota sarkoma bat (minbizi motak) garatzeko arriskua handitu egiten da eta
CD4en familien galera hain handia da ezen immunitate-sistema maila onargarrian
berreskuratzea oso zaila baita. CD4en zenbateko txikiagoek kutsaduraren oso
maila aurreratua adierazten dute.
Bestaldetik, kontuan hartzekoa da GIBari eta erretrobirusaren kontrakoei lotuta
ez dauden hainbat faktore direla-eta (kutsadura iragankor bat (gripe, sinusitisa,
beherakoa), botika bat hartzen hastea edota hartzeari uztea, eta abar) CD4en
zenbatekoak goranzko zein beheranzko aldaketak eduki ditzakeela.
Laburbilduz, esan dezakegu CD4en zenbatekoak gehiago adierazten duela immunitate-sistemaren
egoera kutsadura garatzen ari deneko abiadura baino.
Birus-karga, GIBaren
abiadura-neurgailua
GIBa CD4 zelulen barruan biderkatu egiten da, CD4ak apurtu arte. Orduan, birusaren
kopuru handi bat odolera igarotzen da. Birus-karga da pertsona baten odolean
dagoen GIBaren zenbatekoa eta "errepliketan" edota zelula/milimetro
kubikotan neurtzen da. Birus-karga kontzeptuak azaltzen du zenbat birus-zatiki
dagoen odol-zirkulazioan eta zenbat diren birusaren RNAren erreplikak milimetro
kubikoko.
Odolean birusaren zenbatekoak jakinarazten du une zehatz batean zein den birusaren
jarduera maila organismoan. Birus-kargaren segidako balioak alderatuz jakin
daiteke jarduera hori areagotuko den, gutxitu den edota egonkortu den. Birusaren
jarduerak epe motz eta ertainean CD4en kopuru zein kalitatean eragin zuzena
du, baita birusari lotutako hainbat gaixotasunen agerpen edota aurrerapenarekin
ere (hepatitisa, herpesak, sarkomak eta linfomak, eta hainbat arazo neurologiko).
Beraz, birus-karga garrantzi eta zehaztasun handiko pronostikoa da jakiteko
pertsona zehatz batengan nola, noiz eta zein indarrekin gerta daitekeen kutsaduraren
bilakaera. Gainera, erretrobirusaren kontrako tratamenduei bat-bateko (egun
gutxiko) erantzuna ematen dien balio bat denez, une horretan bertan jakin
daiteke tratamendua ondo doan ala erresistentziak agertu diren, baita infekzio
oportunista bat sortzen ari denentz. Hau guztia lehen ez zen posible, adierazle
bakarra CD4en kopurua zenean.
Odolaren eta linfaren birus-kargaren balio onena 0tik ahalik eta hurbilena
izan behar da. Azkar zabaltzen ari den kutsadurak jota dagoen pertsona batek
(CD4en kopurua gorabehera) birus-kargaren balioei dagokienez une zehatz batean
milioi bat zatikitik gora odola edota linfaren milimetroko eduki dezake. Egun,
1.000-5.000 erreplikako birus-karga duen edozein pertsonak erretrobirusen
kontrako terapia konbinatuko tratamenduari ekin behar diola pentsatzen da.
Beraz, 5.000-10.000 erreplikatik gorako birus-kargaren balioak kutsadura aurrera
egiten ari delako adierazle kezkagarritzat hartu behar dira, eta lehenbailehen
ekin behar zaio tratamenduari.
Hau dela-eta, GIBak kutsatutako gaixo baten birus-karga jakiteak zera ahalbidetuko
digu:
• Erabakitzea noiz ekin tratamenduari.
• Tratamenduari erantzuna
baloratzea.
• Zehaztea noiz aldatu behar
den terapeutika.
• Pazientearen ebaluazio-pronostikoa
egitea.
Egun, birus-karga neurtzeko hiru era daude:
• PCR edota polimerasaren
kate-erreakzioa.
• B-DNA edota ADN adarkatua.
• NASBA edota azido nukleikoaren
"Antzemanezinezko birus-karga" edukitzeak
ez du esan nahi sendatuta egotea edota birusik ez egotea, baizik eta antzeman
ezin daitekeen oso birus kopuru txikia dela (egun zentro gehienek gutxienez
20 erreplika odolaren milimetroko antzeman ditzakete).
Komenigarria da pazientearen birus-kargaren jarraipena beti teknika berberarekin
eta, ahal bada, laborategi berberean egitea. Duela gutxiko txerto edota infekzio
batek birus-kargaren balioak aldi baterako aldatu ditzakete. Horregatik komenigarria
da kontu hauen guztien jakitun egotea eta sendagileari jakinaraztea.
| |