|
||||
|
|
sexu
kutsapenaren prebentzioa |
![]() |
| SEXU KUTSAPENAREN PREBENTZIOA | ||
| SEXU JOKABIDEA | KUTSAPEN ARRISKUA | PREBENTZIO NEURRIA |
| BAGINAKO KOITOA | OSO HANDIA | ERABILI BETI PRESERBATIBOA |
| UZKIKO KOITOA | OSO HANDIA | ERABILI BETI PRESERBATIBOA |
| AHOZKO SEXUA | ARRISKUA BADAGO |
ERABILI PRESERBATIBOA EDOTA EZ ISURI
|
| LAZTANAK, MASAJEAK, MUXUAK, ELKAR MASTURBATZEA... | ARRISKURIK GABE | BAT ERE EZ |
odolaren bidezko kutsapanaren prebentzioa
Gomendio orokorrak:
• Erabili beti MATERIAL ESTERILA larruazalean edota muki-mintzetan
zauriak eragin ditzaketen jarduera guztietan (esate baterako, pearcingean,
tatuajeetan, depilazio elektrikoan edota akupunturan oso garrantzitsua
da ziur egotea erabiltzen den ekipamendua berria edota esterila dela).
• Ez partekatu zauririk eragin dezaketen gauza pertsonalak, adibidez,
bizar-aitzurra, hortzetako eskuila, manikurako tresnak, eta abarrekoak.
Zainaren bidezko drogen erabiltzaileak:
Erabilitako xiringak zein droga prestatzeko beste material batzuk zainaren
bidezko drogen erabiltzaileek partekatzea arrisku handiko jokabidea da.
Argi egon behar da arriskua material ez esterilizatua banatzean datzala,
eta ez drogak erabiltzean.
![]() |
Kasu honetan prebentziorik onena da droga
hartzeko modua aldatzea, arriskurik gabeko era bat erabiliz (esnifatzea
edota erretzea), hola ez bada: |
nola esterilizatu xiringa?
|
Beste jokabide batzuk: Egun, odolaren transfusioak, hemoderibatuen erabilera edota organoen transplanteak oso osasun-kontrol zorrotzen menpe daude, eta 1998az geroztik herri garatuetan jokabide hauek ez dute arriskurik. Beste horrenbeste gertatzen da osasun zentroetako injekzio materialaren erabilpenarekin, berau beti esterila edota erabilera bakarrekoa delako, beraz, GIBaren kutsadura ekiditen da.
kutsapen perinatal:ama seropositiboarengandik honen umearenganatal
![]() |
UGIBaren kutsapena ama seropositiboarengandik honen umearengana hiru unetan gerta daiteke: haurdunaldian zehar, erditzean edota edoskitzaroan, beraz, haurdun egonez gero, komenigarria da GIBaren froga egitea.. Hardun dauden emakume seropositiboek (GIBak kutsatuek)
zera jakin behar dute: |
prebentzioari buruzko hainbat
kontu...
Eraginkorra al da preserbatiboa GIBaren kutsadura ekiditeko? Bai. Preserbatiboak
GIBaren aurreko babes eraginkorra dira, baldin-eta koito mota guztietan beti
eta zuzen erabiltzen badira.
Ba al dago pertsona seropositiboekin sexu harremanak edukitzea? Bai,
baldin-eta beti prebentzio neurriak erabiltzen badira.
Zer egin preserbatiboa apurtuz gero? Ez da uzkia edota bagina garbitu
behar (ur eta xaboiarekin). Egin behar den lehenengo gauza da lehen mailako
asistentziaren zentro batera edota emakumea atenditzeko zentro batera joatea.
Zalantzarik badut, nora jo dezaket? Irakurri duzunari buruz informazio
gehiago, kontsulta pertsonalizatu bat egin,... nahi baduzu,
| EZ IZAN ZALANTZARIK, GALDEIGUZU |
GIBaren
kutsadura ekiditeko prebentzio neurriak ezagutzeak gaixotasunari lotutako
jokabide eta egoera desberdinen arriskua neurtzen laguntzen du. Behar den
babesik gabeko arrisku jokabide bakar batek GIBaren kutsadura eragin diezagukeenez,
oso garrantzitsua da guztiok ezagutzea hartu beharreko prebentzio neurriak..
.