Ÿ  GIBaren proba
Ÿ  tratamenduak

sarrera

Eskaera serologikoak prebentziozko ondorioak eduki ditzan, beharrezkoa da eragindako pertsonari laguntzea eta aholkatzea, ohiturak aldatu ditzan edota tratamendu bati ekin diezaion, edo, pertsona seronegatiboa bada, jokabide arriskutsuak aldatzeko. Hauxe da baimen informatuaren eta kontseiluaren oinarrizko funtzioa, osasun-langileen lan tresna dena, GIBaren eskaera serologikoak, birusa antzemateko ekintza izateaz gain, benetako prebentzio-dimentsioa ere eduki dezan, zeren-eta eskatzeko unearen eta emaitzak erabiltzeko moduaren arabera eragin ahal izango baita pertsona horrek seropositiboa izatea ondo ala gaizki bizi dezan, eta, honen ondorioz bere burua zein beste pertsona batzuk zaintzeko prest egon dadin.