![]() |
Azken
urteotan erretrobirusaren kontrako terapian aurrerapauso garrantzitsuak eman
dira. Honen ondorioa izan da gaixotasunaren progresioa gutxitzea, batik bat
gaixotasun oportunistei dagokienez, eta GIBak jotako lagunen heriotza- zein
ospitaleratze-tasen jaitsiera izugarria.
Erretrobirusaren kontrako terapiak helburu dauka kutsatutako pertsonen kalitatea
eta biziraupena hobetzea, eta hau lortzen da birusaren errepika denbora luzean
eta modu sakonean ekidinez. Tratamenduaren eraginkortasun bermatzeko zio nagusienetariko
bat da tratamenduari estuki atxikitzea. Jakina da egunero kutsatutako pertsona
bakoitzarengan 1010 birion sortzen direla. Errepika hori ekiditeko botika
kontzentrazio nahikoa egotea bermatu ezean, erresistentziak agertzea oso erraza
da. Nahikoak dira hiru egun medikazioa hartu gabe, adibidez, tratamenduak
porrot egin ahal dezan. Maila kritikoaren azpitik botikaren kontzentrazioak
erortzeak birusari bide ematen dio errepikatzen jarraitzeko, eta erresistentziak
(askotan, gainera, erresistentzia gurutzatuak) sor daitezen baldintza egokiak
ezartzen ditu.
Atxikimendu eta betetze hitzak maiz esanahi berberarekin erabiltzen dira. Betetzeak botikak era zuzenean hartzea esan nahi du; atxikimendua pertsonaren jarrerari dagokio, eta sendagileak agindutako medikazioarekiko konpromisoa adierazten du, erregimen terapeutikoaren aukeraketa zein gauzapenarekiko parte hartze aktiboa islatzearekin batera. Betetze edota atxikimendu desegokiaren barnean hainbat kontu sartzen dira, esate baterako botikak ez hartzea, agindutako dosiak gutxitzea, hartzeko epeak ez errespetatzea edota otorduetatik deslotzea.
Atxikimenduaren gabeziaren arazoa ez da GIBak jotako pertsonaren
berariazko arazo bat, ohikoa baita patologia kronikoak jasaten dituzten gaixoengan,
hots, tratamendu luzeak edota mugagabeak dituztenengan. Biztanleria osoan
tratamendu luzeak zuzen betetzen dituztenen kopurua % 50 da.
GIBak jotako pertsonaren kasuan, ahalik eta etekin handiena lortzeko eta erresistentziak
ekiditeko atxikimendu maila gutxienez errepika saihesteko behar diren dosien
% 90-95 da.
Ezinbestekoa da sendagileak denbora nahikoa erabiltzea gaixotasunaren ezaugarriak
eta dauden aukera terapeutiko desberdinak azaltzeko eta, beraz, pertsona bati
ondoen etorriko zaion tratamendua aholkatzeko. Dinamika honen barruan garrantzitsua
da pertsona bakoitza beti talde mediko berberak atenditzea eta denboran zehar
harreman iraunkorra sortzea.
erregimen terapeutikoaren ezaugarriak
Erretrobirusaren kontrako medikazioaren ezaugarriak oraingoz epe mugagabean
bete behar den tratamendu kroniko batenak dira. Jakina da tratamendu bat luzaroan
jarraitzea zaila izaten dela, are gehiago pertsona GIBdunen kasuan, gaixotasun
hau denbora luzean asintomatikoa den arren bete behar delako, egunean hainbat
aldiz botikak hartuz, eta honek eragiten du tratamendua uztea.
TARGA (erretrobirusaren kontrako tratamendu oso indartsua) tratamendu batek
suposatzen du egunero gutxienez 10 pilula hartu behar izatea, ordu zehatzetan
eta batzuetan baraurik, eta honek guztiak pertsona baten ohiko bizimodua nahikotxo
nahaspilatu dezake eta atxikimendua zaildu.
Era berean, bigarren mailako ondorioak ere kontuan hartu behar ditugu: urdail-hesteetako
ondoeza, neuropatiak, hepatotoxikotasuna eta oso ohikoa den bat, lipodistrofia.
Hau, batzuetan, pertsonaren itxuraren aldaketa dramatikoa da. Honez gain,
nahiko normala izan ohi da metabolismo lipidikoan eta glukosan ere aldaketak
suertatzea. Sindrome honek ekartzen du pertsona asintomatikoa gaixo sentitzea
egunero bere burua ispiluan ikusten duenean. Honek dagoeneko gizarte fobiaren
antzeko arazoak, depresioak eta antsietatea eragin ditu.
Atxikimendu falta ekiditeko konponbide magikorik ez badago ere, atxikimendua
hobetzeko une desberdinetan gauzatu beharreko hainbat jarraibide eman dira.
|
Informazio fasea.
Pertsonaren lan, gizarte eta senitarte egoera, bizimodua eta ordutegiak,
egoera psikologikoa zein tratamenduari buruz dituen jarrera eta usteak
ezagutu behar dira. Berarekin tratamenduaren aukera desberdinak eta
bakoitzaren alde on eta txarrak hitz egin behar dira, onurak azaldu
eta atxikimenduaren ondorioak adierazi. Pertsona tratamenduari ekiteko
prest egon arte itxaron. |
| EZ IZAN ZALANTZARIK, GALDEIGUZU |