![]() |
GIBaren kutsadura
bertikala eragozteko AZTren erabilerari buruzko gomendio zaharretatik
(1994 urtetik) estrategiak azkar garatu dira. 2001eko urtarrilean AEBetako
Osasun Publikoaren Zerbitzuak gomendio horiek eguneratu egin zituen, jaiotza-inguruko
kutsadura murrizteagatik.
Haurdunaldian zehar erretrobirusaren kontrako botikaren bat erabiltzeko erabakia
emakumearekin negoziatu behar da, egon daitezkeen arrisku eta abantailak jakin
ostean. Amarengandik seme-alabaganako kutsadura prebenitzerakoan egoera desberdinak
daude:
• Aldez aurretiko tratamendurik gabeko emakume kutsatua:
lehen balorazio kliniko, immunologiko eta biriologikoaz gain, AZTren tratamendua
haurdunaldian eta erditzean eramango du, baita umeak 6 astez ere. Terapia
hau erretrobirusaren kontrako beste botika batzuekin osatuko da birus-karga
1.000 errepika/mL-tik gorakoa bada.
•Erretrobirusaren kontrako tratamendua hartzen ari den emakume kutsatua:
haurdunaldiaren lehen hiruhilekoa gainditu badu, tratamenduarekin jarraituko
du. Horrela ez bada, tratamenduari ekiteak eduki ditzakeen arrisku eta onuren
azterketaren baitan egongo da. Jarraitu ezean, botika guztiak hartzea eten
egingo da, eta batera berriro hasiko da 14. astean. Erditzean AZTrekin umea
tratatzea gomendatzen da, nahiz eta haurdunaldian tratamendua hartu izan.
• Tratamendurik gabeko emakumea, erditzear dagoena, aukera desberdinak
daude:
1) Nerivapinaren dosi bakarra erditzea hasterakoan, eta dosi bakarra jaio
berriari lehen 48 orduetan.
2) AZT + 3TC erditzean zehar eta jaio berriari astebetez.
3) AZT zainetik amari erditzean zehar eta umeari ahotik 6 astez.
4) 1. eta 3. aukerak konbinatuta.
• Ez haurdunaldian, ez erditzean tratamendurik jaso ez
duen umea; 6 astez AZT ahotik, jaio osteko 12-24 orduetan hasita.
Erditzeko era
AEBetako Osasun Publikoaren Zerbitzuak erditzeari buruzko azken gomendioak
hainbat arlotan kontuan hartzekoak dira:
|
1. Erditzera doan emakumearen birus-karga
haurdunaldian zehar kontrolatu behar da, haurdunaldia nola bukatu zehaztearren. |
| EZ IZAN ZALANTZARIK, GALDEIGUZU |