Ÿ Espainian eskura daitezkeen erretrobirusaren kontrako botikak
Ÿ GIBaren erresistentzia erretrobirusaren kontrako tratamenduen aurreran
Ÿ erretrobirusaren kontrako tratamendua emakume GIB+ haurdunarengan
Ÿ erretrobirusaren kontrako tratamenduari atxikimendua
Ÿ epe luzeko tratamenduen toxikotasuna

Defentsak ahul daudenean, eragile patogeno edota mikroorganismoek (bakterio, birus, onddo eta protozooek) gaixotasunak eragiteko "aukera" baliatzen dute. Horrexegatik "kutsadura oportunista" deitzen zaie. Kasu askotan jende askok era ezkutuan dauzkan kutsadurak dira, baina sistema immunologikoak hedatu daitezen saihesten du; hori da, adibidez Toxoplasma gondiik eragindako kutsaduren kasua, Espainian jende asko dago mikrobio horrek jota, baina sistema immunologikoak kontrolatuta dauka, eta ez dio uzten gaixotasuna garatzen.
Oro har, lehen mailako profilaxia deitzen zaio kutsadura bat agertzea ekiditen saiatzen denari, eta bigarren mailako profilaxia dagoeneko sendatuta dagoen kutsadura bat berriro agertzea ekiditen saiatzen denari.
Lehen mailako profilaxia ezinbestekoan eskatzen duten gaixotasunak dira Pneumocystis cariniik eragindako pneumonia eta tuberkulosia. Toxoplasmosia ere eragiten duen protozooarekin harremana eduki duten pertsonengan prebenitu beharreko beste gaixotasun bat da. Kutsadura batzuek bigarren mailako profilaxia edota berriro gaixotzea ekiditeko jarraipen-tratamendua behar dute, esate baterako, toxoplasmosia (mikrobio batek nerbio-sistema zentralean eta garunean eragiten duen kutsadura), kriptokokosia (onddo batek biriketan, odolean edota meningeetan eragindako kutsadura) edota erretinitisa (Zitomegalobirus izenekoak begietako erretinaren kutsadura).
Etengabean ikertzen ari dira lehen mailako profilaxiaren bidez tratatu daitezkeen gaixotasunen zenbatekoa handitzeko aukerak, beti hobea delako kutsadura bat agertu dadin ekiditea agertu ostean tratatzea baino. Egun ikertzen ari da zein izan daitekeen profilaxi pauta egokiena Zitomegalobirusak eragiten duen gaixotasuna ekiditeko.

Txertoak komenigarriak al dira?
Sendagileak txerto zehatz batzuk hartzeko beharra baloratu behar du. Gomendagarria da pneumozitoen kontrako txerto-dosi bat jasotzea (pneumonia eragiten duen bakterioaren kontrako txertoa), baita B hepatitisaren kontrakoa ere, baldin eta aldez aurretik birusarekiko harremanik egon ez bada.
Urtero gripearen kontra hartzen den txertoari dagokionez, pertsona oso immunodeprimituei onurarik ez dakarkiela frogatu da, gainera, birus-karga handitu dezakeenez, sendagileak baloratzea gomendatzen da.

EZ IZAN ZALANTZARIK, GALDEIGUZU