
|
rresistentzia
da edozein mikroorganismok gara dezakeen gaitasuna gaixoak hartzen dituen botiken
aurrean EZIN zaurituzkoa bilakatzeko; hots, birusak erresistentzia garatzen
badu, medikazioak EZ DU BALIO.
GIBa pertsona bakoitzarengan birus populazio heterogeneo moduan agertzen da,
errepika-zikloan daukan mutazio-tasa handiaren ondorioz; hau dela eta, botika
batzuei egokitzeko gauza da. Honen ondorioz, birusaren aldaera desberdinak agertzen
dira pertsona batengan.
HAART terapia hirukoitz estandarrak ondo funtzionatzen du tratamendua egokiro
betetzen duten pertsona gehiengan.
Eskura dagoen botika multzo zabalaren arren, egun GIBaren kutsadura ezin zaie
eragindakoei erauzi, eta porrot terapeutikoa, goizago edo beranduago, pertsona
gehienek jasaten dute. Porrot terapeutikoa eragin dezaketen arrazoien artean
honakook ditugu:
|
1. Gaixoak tratamendua gaizki betetzea
(ez hartzea, dosi okerrak, ordutegi desegokia).
2. Birusaren kontrako indar ez-nahikoa botiken konbinazioan.
3. Botika edo konbinazioaren xurgatze ez-nahikoa (malabsortzioaren
sindromea, beherakoa, konbinazioen elkarreraginak).
4. Elkarreragin farmakozinetikoak (rifampizina hartzea proteasaren
edozein inhibitzailerekin batera).
5. Ondorio farmakologiko txarrak.
6. Birusaren errepika "santutegi-konpartimentuetan".
7. Erresistentziak.
|
Birusaren nolabaiteko errepikaren aurrean presio farmakologikoa
ezinbesteko betekizuna da birus erresistenteak sortu eta aukeratzeko. GIBak,
RNA genoma duten beste hainbat birusek bezala, aldakortasun genetiko handia
dauka, honen arrazoi nagusia zera da, erretrotranskriptasa (RT) entzimak,
birusaren material genetikoaren errepikan funtsezkoa denak, ez duela 3'-5'
jarduera exonukleasarik (akatsak zuzentzeaz arduratzen den jarduerarik). GIBaren
errepika-tasa izugarria denez, bi fenomeno hauen emaitza da une zehatz batean,
pertsona bakoitzarengan eta era natural batean birusaren aldaera posible guztiak,
besteak beste, erretrobirusaren kontrako tratamenduen aurrean erresistentzia
eragiten dutenak, agertu daitezkeela.
Erresistentzia-mutazioak garatzeko arriskua hainbat faktoreren baitan dago:
birusaren zatikien zenbatekoa, pertsona bakoitzaren birus-populazioaren heterogeneotasuna,
tratamendu bitartean egon daitekeen birusaren errepika-maila, mutazio zehatz
bat (edota mutazio multzo zehatz bat) bereganatzeko erraztasuna, eta erresistentzia-mutazioek
botiken aurrean sentikortasuna galarazteko duten eraginkortasuna edota fitnees
(birusa errepikatzeko gaitasuna) delakoan duten eragina. Tratamenduan zehar
aukeratutako hainbat mutaziok (lehen mailakoek) berez sortzen dute erresistentzia,
beste batzuek (bigarren mailakoek), ordea, soilik lehen mailakoek errepikatzeko
gaitasunean eragiten duten jaitsiera orekatzen dute edota haien eragina areagotu
egiten dute, era bakartuan erresistentzia sortzeko gauza ez direlako. Batzuetan,
botika baten tratamenduari erantzuteko sortutako mutazioek familia bereko
beste botika batzuen aurrean ere erresistentzia eragiten dute, eta orduan
erresistentzia gurutzatuak sortzen dira. Erresistentzia anitzeko mutazioek
familia bereko botika guztien aurrean sentikortasuna galarazten dute. Erretrobirusaren
kontrako botikak aldatu behar badira, erresistentzia gurutzatua kontuan hartu
behar da, erresistentzia gurutzaturik ez daukaten botika berriak aukeratzeko.
GIBaren kontrako terapiak porrot egin ostean eta beste kausa batzuk baztertu
eta gero, hartutako botiken aurrean birus erresistenteak daudelako susmoa
edukiz gero, sortu den mutazio edo aldaketa mota zehaztu beharra dago, eraginkorra
izango den medikazio berri bat aukeratu ahal izateko.
Garrantzitsua da kontuan hartzea mutazio guztiek ez dutela botika baten aurreko
erresistentziarik eragiten. Kalkuluen arabera, egunero mutazio bat duten 100.000
birus baino gehiago egon daitezke, honengatik birusak erresistente bihurtzeko
hauetariko bat "aprobetxatzeko" posibilitatea handia da.
Bi dira erresistentziarik sortu denentz eta zein motatakoa den erresistentzia
hori zehazteko erabiltzen diren metodoak: fenotipikoa eta genotipikoa.
Erresistentzia fenotipikoaren proba: botika zehatz batzuen aurrean birusaren
erresistentzia neurtzen du, laborategiko teknika konplexuen bidez. Erretrobirusaren
kontrako hainbat botikak zelulen kulturan birusa biderkatzeko duten gaitasuna
aztertzen da, kontzentrazio desberdinak baliatuta.
Erresistentzia genotipikoaren proba: birusaren material genetikoan
izandako aldaketa mota antzematen du. Aldatu den GIBaren material genetikoa
oraindik aldatu ez denarekin alderatzen da, hau da, aldatu den informazio
genetikoa jatorrikoak eduki beharko zuenarekin alderatzen da, aldaketak antzemateko.
Noiz egiten dira?
Gaur egun erresistentzia-probek garapen teknologiko nahikoa lortu dutenez,
jarduera klinikoaren barruan sartuta daude.
Porrot terapeutiko oro ez dagokio aldaera erresistenteen agerpenari, eta soilik
bestelako arrazoiak baztertu direnean erantzun terapeutikorik ez egotea erresistentzien
agerpenari leporatu dakioke.
Aldez aurretik erretrobirusaren kontrako botikak hartu ez dituzten pertsonengan
erresistentziak agertzen direnean (lehen mailako erresistentziak), baliteke
birus erresistentea kutsatzeko unean bertan bereganatu izana, medikazioa hartzen
ari ziren eta ordurako erresistentziak garatuak zituzten pertsonek kutsatuta.
Herri garatuetan erretrobirusaren kontrako medikazioaren erabilpen orokorrak
azken urteotan lehen mailako erresistentziak gailentzea ekarri du. Nazioarteko
hainbat adostasunek honako kasuotan erresistentziak zehaztea bereziki interesgarria
dela iradoki dute:
| • Paziente naiveak (tratamendurik eduki ez duen pazienteak): |
GIBaren lehen mailako kutsaduran.
Orain dela gutxiko, hots, azken bi urteko serokonbertsioaren
kasuan.
Haurdunaldian zehar seroposibitatearen berri duten emakumeen
kasuan.
Arrisku handiko jokabide baten ostean.
|
|
| • Aldez aurretik tratatutako pazienteak: |
Porrot terapeutikoaren ostean, tratamendu alternatiboa
aukeratzeko.
Tratamendu ugari eduki duten pazienteentzako erreskate-konbinazio
bat diseinatzeko.
Erresistentzia handiko anduiak egotea baztertzeko.
Birus-karga antzemangarria duten emakume haurdunen kasua,
kutsadura bertikala saihesteko.
|
|