Bitarteko
antikontzeptibo desberdin ugari badaude, eta onena izaten da bikoteak onartu,
jasan eta ondo erabiltzen duena. Bitarteko desberdinak honako multzoetan banatu
ditzakegu.
| bitarteko antikontzeptibo seguruagoak |
| Kirurgia-bitartekoak |
| bitarteko naturalak |
| benetako bitarteko antikontzeptiboak ez direnak |
|
bitarteko
antikontzeptibo gomendagarriena izaten da bikoteak onartu, jasan eta
ondo erabiltzen duena, eta STGetatik eta HIESetik babesten duena.
|
basektomia: ebakuntza erraz baten bidez egiten da, anestesia lokalarekin, eta ez da beharrezkoa ospitaleratzea. Hodi deferenteak (espermatozoideak pasatzen direneko hodiak) moztean datza, espermatozoideak semenaren parte izan ez daitezen.
tronpen
lotura: sabelean egindako ebaki txiki baten bidez egiten
da eta tronpak moztean datza, obuluak pasa ez daitezen eta ernalduak izan
ez daitezen.
Emakumearen fisiologiari buruzko jakintza handia eskatzen dute. Ondo informatuta egon behar da eta egun ugalkorretan sexu-harremanak ekidin.
ogino:
obulazioaren egunaren arabera kalkulatzen da. Obuluak 12 orduko bizitza duenez,
eta espermatozoideek umetokian 48 eta 72 ordu artekoa, obulazioaren aurreko
bost egunetan eta hurrengo egunean koitoa ekidin beharko da.
Ez du STGetatik eta HIESetik babesten.
tenperatura:
zera da metodo hau, obulazioaren unea honen ostean gertatzen den tenperaturaren
igoeraren bidez kalkulatzea (oinarrizko tenperatura 0,3ºtik 0,5ºra
igotzen da). Metodo hau saiatzen da jakiten zeintzuk diren egun ugalkorrak
horietan koitoa ekiditeko. Ez du STGetatik eta HIESetik babesten.
billings edo muki zerbikalaren
metodoa: kontua da obulazioaren unea kalkulatzea baginako
mukiak azterketaren bidez, berau aldatzen baita hormona-jardueraren arabera.
Ez dira preserbatiboak, diafragmak, espermizidak, UBG (umetoki barneko gailua)
edota pilulak erabili behar, guztiek muki zerbikalean aldaketak eragiten baitituzte.
STGek ere mukia aldarazten dute. Botika batzuek (lasaigarriek, hormonek, antihistaminikoek
eta antibiotikoek) ere bertan aldaketak eragin ditzakete. Ez du STGetatik
eta HIESetik babesten.
edoskitzaro
luzea: bertan ere obulazioak gertatzen direnez, emakumearen
aldi ugalkorra da.
bagina-garbiketa:
koitoaren osteko garbiketek ez dute ezertarako ere balio, espermatozoideak
umetoki-lepora oso azkar iristen direlako.
koito etena:
zera da eiakulatu aurretik zakila ateratzea. Bitarteko honek gizonezkoari
kontrol handia eskatzen dio. Gainera, eiakulazioa aurretik espermatozoideak
egon daitezke (semenaren aurreko likidoan).