Hurrengo eguneko pilula
Hurrengo eguneko pilula
(koitoaren osteko pilula izena ere daukana) soilik salbuespenezko egoeretan
erabiltzeko sistema da.
Hurrengo eguneko pilula prebentzio-metodo bat da, baina ez da, zentzu hertsian,
metodo antikontzeptibo bat. Ez da abortu-metodoa ere, zeren eta haurdunaldia
(edo enbrioiaren ezarpena) gertatu aurretik jarduten baitu. Larrialdietako
metodoa nahi ez den haurdunaldi bat ekiditeko, hots, bitarteko antikontzeptiboak
huts egin duelako edota holakorik erabili ez delako gertatutako haurdunaldia
ekiditeko.