Sexu-portaerak zera dira, pertsona batek bere buruarekin, beste pertsona batekin (homosexuala, heterosexuala edo bisexuala), baita hirukote batekin edo talde batekin ere garatu dezakeen edozein sexu-jarduera.
masturbazioa
Masturbazioa izan daiteke nork bere buruari egiten
dion eskuzko estimulazioa (autoerotismoa) edota pertsona batek beste bati
egiten diona (heteroerotismoa).
Masturbazioa edota autoerotismoa askotan soilik nerabezaroan garatzen den
portaeratzat hartu bada ere, gizakiaren beste aro batzuetan ere gerta daiteke.
Masturbazio portaera debekatu, galarazi eta zigortuenetariko bat izan da.
Baina, ez dago inolako medikuntza-arrazoirik masturbazioa debekatzeko.
Egun komunitate zientifikoak onartzen du masturbazioa hainbat funtzio betetzen
dituen portaera bat dela: plazerra eman, norberaren sexu-funtzionamenduari
buruz ikasi, eta bikotearen sexu-harremanak aberastu. Izan ere, gizon-emakumeek
masturbatzeko erabiltzen dituzten teknikak interesgarriak dira, bikotearen
sexu-harremanak hobetzeko teknikei buruzko informazioa ematen dietelako bikotekideei.
Emakume gehienak klitoriari eta ezpain txikiei
eraginez masturbatzen dira. Goitik behera edota mugimendu zirkularren bidez
igurtzi dezakete, batzuetan leunkiro eta bestetzuetan klitorian presio handiagoa
eraginez. Ezpain txikiak ere laztandu daitezke.
Ekintza honek bertan behera uzten ditu gizonezko askok emakumezkoen masturbazio-teknikei
buruz dituzten sinesmenak: gizonezkoek emakumeak irudikatzen dituzte behatz
bat, banana bat edota antzeko zerbait baginan sartzen. Izan ere, hau ez da
oso ohikoa, era arruntena baita klitoria eta ezpain txikiak masturbatzea.
Kinsey ikerketan masturbatzen zirenen laginaren arabera, %84k klitoriari eta
ezpain txikiei eragiteko teknika erabiltzen zuen; baginan behatzak edota gauzak
sartzeko teknika bigarrena izan zen, emakumeen %20k erabilitakoa.
Emakumeek erabilitako beste teknika batzuk honakook dira: bularra estimulatzea,
klitoria kitzikatzeko hankak gurutzatzean eta erritmikoki sakatzean izterrak
egiten duen presioa baliatzea, sexu-organoak objektu baten kontra (burko bat,
esate baterako) igurtzea, edota dutxan ur-zorrotada batez masajea ematea.
Gizonezko gehienek diotenaren arabera, zakilari
eskuz eraginez masturbatzen dira. Azkartasuna gustuko dutenek orgasmoa lor
dezakete minutu pare batean. Gizonezko gehienek eskuz inguratzen dute zakila
edota goitik beherako mugimendua eragiten dute, zakil-enborra eta mokoa estimulatzeko.
Zakilak berezko labainketarik sortzen ez duenez, gizon batzuei labaingarri
gisa dutxan xaboi-aparra eta antzekoak erabiltzea gustatzen zaie. Zakilari
heltzeko indarra, mugimenduaren azkartasuna, eta zakil-mokoaren estimulazio
maila gizon batetik bestera aldatu egiten dira.
Gehienek estimulazioaren abiadura areagotzen dute orgasmora hurbildu ahala,
eta honek dirauen bitartean, abiadura gutxitu egiten da, edo erabat gelditu,
mugimendua une horretan desatsegina izan daitekeelako. Isurtzeko unean, haiek
tinko eusten diote zakil-enborrari. Orgasmoa bukatutakoan, zakil-mokoa eta
koroa oso sentibera daudenez, gizonek, oro har, zakila une horrexetan gehiago
estimulatzea ekiditen dute.
petting-a
Petting-a ingelesezko hitz bat da, gutxi gorabehera
zera esan nahi duena: "koitotik hurbilen dauden sexu-jarduerak, baina
koitora heltzen ez direnak eta orgasmoa eragin dezaketenak". Hauen
artean honako portaera hauek aipa ditzakegu. Musuak, gorputzeko alde desberdinetan
laztanak, heteromasturbazioak (elkar masturbatzea), klitoria laztantzea, ahozko
sexua, striptease-a, masajeak, amultsuki dantza egitea, eta abar,...
Normalean emakumeak dira gizonen aurrean holako sexu-portaerak defendatzen
dituztenak, koitorik ez egoteaz gain, askotan atsegingarri eta gustagarriagoak
suertatzen baitzaizkie, eta gainera ia-ia guztiek ez dute SGTrik edo HIESa
harrapatzeko arriskurik.
musukatzea
Musukatzea da gure kulturan ia mundu guztiak erabili
duen jarduera bat. Musu bakunean, bikotekideek ahoa itxita elkarren
ezpainak ukitzen dituzte. Musu sakonean, bi lagunek zertxobait irekitzen
dute ahoa eta mihia elkarren ahoan sartzen dute. Aldaera gehienak oinarrizko
bi hurbilpen hauetan oinarritzen dira, esate baterako, bikotekidearen ezpainak
edota mihia hozkatzea, edo ezpainak xurgatzea; muga bakarra irudipena eta
norberaren gustuak dira. Esan gabe doa gorputzeko alde guztiak musukatu daitezkeela:
sudurra, bekokia, betazalak, belarri-gingila, lepoa, gerria, izterren barne
aldea, sexu-organoak, uzkia, oinak, eta abar,... eta haietariko bakoitzak
sentsazio atsegin desberdinak eragiten ditu.
laztantzea
Laztantzea eta laztandua izatea oinarri-oinarrizkoa
da sexu-kitzikapenean. Alde kitzikagarriak asko aldatzen pertsona betetik
bestera, eta une horretan pertsona horren egoeraren araberakoak izaten dira;
gainera, komenigarria da bikotekideari jakinaraztea zein laztan mota dugun
gustukoen. Adibidez, eta lehenago esan dugun bezala, sexu-organoak estimulatzeko
laztanak nola egin behar diren jakiteko modurik onenetariko bat da jakitea
nola masturbatzen den pertsona hori.
Gizonezkoaren sexu-organoen eskuzko estimulazioa erabili daiteke orgasmoa
eragiteko, koitoaren aurreko plazer moduan, edota gizonak orgasmoa eduki ostean
tentetze berri bat eragiteko.
Emakumezkoaren sexu-organoen eskuzko estimulazioa erabili daiteke orgasmoa
eragiteko, koitoaren aurretik emakumea kitzikatzeko, edo emakumeari eragiten
dion plazer hutsagatik.
ahozko sexua
Felazioa, "txirula jo" eta holako
esakuneen bidez ezagunagoa, zakila ahoz estimulatzea da, eta kunilinguisa
emakumearen sexu-organoak ahoz estimulatzea da.
Kunilinguisean mihiak emakumearen sexu-organoak estimulatzen ditu,
batik bat klitoria eta inguruko aldeak. Kunilinguisari ekiteko modu ona izan
daiteke izterren barne aldea edo sabela musukatzea, eta pixkanaka klitorirantz
abiatzea. Ahoak ezpainen barne aldea ere estimulatu dezake, edota mihiak baginako
sarrera estimulatu dezake, edo baginaren barruan sartu. Kunilinguisean zehar,
emakume batzuek gozatzen dute kitzikapena areagotzearren behatz bat baginan
edota uzkian sartuta. Emakume askok jarduera hau oso ondo hartzen dute, erarik
onena, eta batzuetan bakarra, dutelako orgasmoa lortzeko.
Felazioan bikotekidearen ahoak zakila estimulatzen du, ahoan sartuta
eta ezpainak goitik behera, hots, zakil-mokotik oinarrira mugituta. Felazioa
bukatu daiteke bikotekidearen ahoan bertan edota ahotik kanpo isurita.
Gizonak orgasmoa lor dezan, mugimendua iraunkorra izan behar da, zakila gero
eta barrurago sartu behar da ahoan, eta, batzuetan, behatzak erabili daitezke
zakilaren oinarria inguratzeko eta kitzikapena areagotzeko. Gizon gehienentzat
felazioa oso jarduera kitzikagarria da.
sexu fantasiak
Pertsona batentzat esanahi erotikoa duen edozein
adimen-irudia dira, eta sexu-kitzikapena eragin edota handitzeko erabili ohi
dira. Ziurrenik, fantasiek funtzio bikoitza daukate. Alde batetik, sexu-grina
piztearen ondorioa dira, eta bestetik, grina hori berori pizteko modua.
Sexu-fantasia guztiak positiboak dira eta garrantzitsua da transmititzea eta
berauen gaineko errepresioa ekiditea. Fantasia batzuk gauzatu nahi izango
dira, eta beste batzuk agian ez, fantasia bat edukitzeak ez du ezinbestean
esan nahi gauzatu nahi denik. Baina, edonola ere, pentsamendu edo irudimen
mailako sexu-desira batzuen adierazpena da.
bagina-sartzea edota
bagina-koitoa
Bagina-koitoa, hots, zakila baginan sartzea, da
portaera heterosexual bat holako sexu-harremanen %98n agertzen dena.
Jarrera asko daude holako sexu-harreman bat garatzeko. Jarrera guztiak ez
dira atseginak gizon guztientzat, emakume guztientzat edota bikote guztientzat.
a de las conductas heterosexuales que está presente en el 98% de las relaciones
sexuales es el coito vaginal, es decir, la introducción del pene en la vagina.
Existen muchas posturas a la hora de mantener una relación sexual coital.
No todas las posturas son igual de gratificantes para todos los hombres, todas
las mujeres o todas las distintas parejas sexuales.
uzki-sartzea edota
uzki-koitoa
Uzki-koitoan gizonak zakila bikotekidearen uzkian
sartzen du. Bai bikote heterosexualek, bai homosexualek egin dezakete. Uzkia
ere mihiaz (anilinguisa) eta eskuaz estimulatu daiteke.
Uzki-koitoa bagina-koitoa baino zailagoa izaten da, ipurtesteak berez ez baitu
dilatazio- eta labainketa-sistemarik, honek kasu batzuetan giharretako urradurak
edota zainetako hausturak eragiten ditu. Bikotekidearen listuaz edo labaingarri
berezi batez uzkia hezetu beharko litzateke. Zakila ere labaindu beharko litzateke,
Emakume batzuek esaten dute uzki-koitoan orgasmora heldu direla, bereziki
honekin batera eskuz klitoria estimulatzen bazaie. Homosexualek eta bisexualek
ere orgasmoa lortzen dute prostataren estimulazioari esker.
|
sexu-portaeren
aldaerak |
![]() |
|
exhibizionismoa.
Sexu-portaera hau zera da, sexu-organoak edota erotikotzat hartzen
diren gorputzeko beste atal batzuk beste pertsona batzuei euren baimenik
gabe erakustea, sexu-plazerra lortzearren. Plazerra lortzen da ez
hainbeste egiten denagatik, baizik eta beste lagun batzuek ikusia
izateagatik. |
|
voyeurismo-a.
Aurrekoaren kontrako jarduera da. Biluzik dagoen
pertsona bati begira edo beste pertsona batzuen sexu-harremanak, euren
baimenik gabe, ikusiz gozatzen duen pertsona, eta sexu-plazerra lortzeko
beste biderik ez duena da voyeurra. |
|
fetitxismoa.Osagai zehatz baten beharra sexu-kitzikapena ager dadin. Normalean osagaia gauza bat izaten da, adibidez, kuleroak, zapatak, galtzontziloak,... Nolabaiteko fetitxismo maila bat agertuko litzateke gustatzen zaizkigun beste pertsona batzuen kutunak eramango bagenitu edota euren arropak jantziko bagenitu. |
|
sadismoa. Beste pertsona bati eragindako min fisiko edo psikikoaren ondorioz sexu-gogobetetzea lortzea. Sexu-portaera askok osagai sadikoak dituzte, esate baterako hozkadak, atximurkadak, borroka txikiak,... |
|
masokismoa. Sadismoaren kontrakoa da, hau da, gozatzen duen pertsonak beste norbaitek eragiten dion minagatik plazerra lortzen du. Adibide ohikoenak aurreko atalean aipatutako berberak dira. Sexu-harremanetan sadismoa eta masokismoa elkarri loturik joan ohi dira. |
|
trabestismoa.Portaeraren aldaera hau zera da, beste generoari dagozkion arropak janztea eta dagokion itxura fisikoa hartzea, horrela sexu-gogobetetzea lortzeko. Pertsona trabestitu batek ez du zertan homosexuala izan, eta bere sexu biologikoarekin identifikatuko da. Hauxe da desberdintasuna pertsona transexualekiko, azken hauek bere sexu biologikoarekin identifikatzen ez direla, hau da, gizonezko bat emakumezko sentitzen da eta alderantziz. |
|
Ikusi dugun bezala, portaera hauetariko asko ohiko sexu-harremanetan agertzen dira. Ez dugu desbideraketaz edo patologiaz hitz egingo, ez bada hori dela sexu-gogobetetzea lortzeko bide bakarra, edota portaera horiekin beste pertsona batzuei edo norberaren buruari min fisiko edo psikologikoa eragiten zaiela, azken hau, adibidez, gertatzen da holako portaerak bi aldeetariko baten adostasunik gabe gauzatzen badira. |