Programa financiado por Obra Social Caja Vital Kutxa Gizarte-Ekintza

Sexu-harremanen bidez transmititu edota kutsatu egiten diren gaixotasun mota bat da. Guztiak gaixotasuna duten pertsonekin sexu-harremanak edukitzearen ondorioz transmititzen dira.
Litekeena da holako gaixotasun bat edukitzea, nahiz eta sintomarik ez agertu. Beste batzuetan, sintomak berez desager badaitezke ere, gaixotasuna ez da sendatzen tratamendua jaso ezean. Holako gaixotasun batzuk oraindik ere sendaezinak dira (HIES)
rsonas que tienen la enfermedad.

GIB/HIES

HIES hitza Harturiko InmunoEskasiaren Sindromearen akronimoa da.
                 Harturiko: ez da hereditarioa, birus batek sortua baizik
                 InmunoEskasia: sistema inmunologikoaren (gorputza defendatzeaz arduratzen denaren) ahultasuna.
                 Sindromea: gaixotasun bat ezaugarritzen duten sintoma eta seinale multzoa.
Giza Inmunoeskasiaren Birusa (GIB) HIES izenarekin ezagutzen dugun gaixotasuna eragiten duen birusa da.
GIBa gure organismoa sartzen denean, defentsa-sistemari erasotzen dio, eta gaixotasunetatik babesteaz arduratzen diren zelulak pixkanaka hiltzen ditu. HIESa GIBak eragindako infekzioaren azken fasea da. Pertsonaren sistema inmunologikoa oso ahulduta dagoenean agertzen da, eta, ondorioz, infekzio-gaixotasunek eta minbiziek pertsona hori jotzeko arrisku handia dago, GIBa transmititzeko moduko kopuru nahikoan egon daitekeeneko gorputz-jariakinak honakook dira: odola, hilerokoko odola, baginako jariakina, semena eta ama-esnea. Kutsadura gertatzen da jariakin hauetan dagoen birusa beste pertsona baten gorputzean sartzen denean. Ez ahaztu koitoa suposatzen duten sexu-harremanetan zauri mikroskopikoak, baina birusa sar dadin nahikoa direnak, muki-mintzetan (zakila, bagina eta uzkia) eragiten direla. Birusa preserbatiborik gabeko sexu-harremanetan, odolaren bidez (x¡ringak partekatuz), edota emakume seropositibo baten haurdunaldian, erditzean edota edoskitzaroan kutsatu daiteke.
Datuok kontuan hartuta GIBa hiru eratara kutsatzen da:

                 • Preserbatiborik gabeko sexu-harremanak.
                 • Odolaren bidez (xiringak partekatuz).
                 • Emakume seropositibo baten haurdunaldian, erditzean edota edoskitzaroan.
HIESaren zabalpena mugatzeko ditugun arma bakarrak informazioa eta prebentzioa dira. Ezagutzea da lehenengo prebentzio-neurria, garrantzitsua da ulertzea zertan datzan gaixotasuna, nola kutsatzen den, eta nola babestu behar dugun geure burua.
GIBa oso ondo identifikatuta dauden moduen bidez kutsatzen den birus bat da: odola, sexu-jariakinak, eta ama-esnea. Ohiko bizitzan ez dago transmisio arriskurik, ezta eltxoen ziztadaren bidez edo etxeko animaliekin bizitzeagatik ere. (Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Transmisio-Bideak eta Prebentzioa).


sexu bidez transmititutako gaixotasunak (S.T.G.)

• nola kutsatzen dira STGak?
Gaixotasun hauek baginako edota uzkiko sexu-harremanetan zein ahozko sexuaren bidez (edoskitzea edo miazkatzea) kutsatzen dira,. Gaixotasun hauetariko batzuk (GIBa eta B hepatitisa) kutsatutako odolaren bidez ere transmititu daitezke.

• zer egin STGen bat daukazula susmatzen baduzu?
Uste baduzu sexu bidez transmititutako gaixotasun bat (STG) daukazula, jo ezazu Osasun-Zentro batera, azter zaitzaten. Ez geratu zain ea gaixotasuna berez desagertuko den.
Pasatzen uzten baduzu, eta tratamendua jasotzen ez baduzu, beste pertsona bat kutsatu dezakezu. Ondorengo sintomek STG bat daukazula adieraz dezakete. Hauetariko edozein antzematen baduzu, jo ezazu Osasun-Zentro batera.

• STGen sintomatologia
EMAKUMEZKOA

          Ÿ  baginako ezohiko jariakina edo usaina.
          Ÿ  pelbis aldeko mina, sexu-organoen eta              zilborraren artekoan.
          Ÿ  bagina inguruko erremina edo azkura.
          Ÿ  baginako odol-jarioa, ohiko hilerokoari ez              dagokiona.
          Ÿ  koitoan baginako mina (sartzean).

GIZONEZKOA

            Ÿ  sexu-organoen, ahoaren edo ipurdiaren                     gertuko zauriak, ubeldurak edota babak.
          Ÿ  txiza edo kaka egitean erremina eta mina.
          Ÿ  etengabe txiza egin nahi izatea.
          Ÿ  sexu-organoen inguruko azkura.
          Ÿ  eztarri gorritua edo handitua.
          Ÿ  gripearen sintomak: sukarra, hotzikarak eta              mina.
          Ÿ  sexu-organoen inguruko hantura.

• STGen sailkapen orokorra
Ondoren STG ohikoenak deskribatuko ditugu, baina kontuan hartu hauek ez direla existitzen diren bakarrak.




sexu bidez tranmitiutako gaixotasunak