Sexu-harremanen bidez
transmititu edota kutsatu egiten diren gaixotasun mota bat da. Guztiak gaixotasuna
duten pertsonekin sexu-harremanak edukitzearen ondorioz transmititzen dira.
Litekeena da holako gaixotasun bat edukitzea, nahiz eta sintomarik ez agertu.
Beste batzuetan, sintomak berez desager badaitezke ere, gaixotasuna ez da
sendatzen tratamendua jaso ezean. Holako gaixotasun batzuk oraindik ere sendaezinak
dira (HIES)
rsonas que tienen la enfermedad.
HIES hitza Harturiko
InmunoEskasiaren Sindromearen akronimoa da.
Harturiko:
ez da hereditarioa, birus batek sortua baizik
InmunoEskasia:
sistema inmunologikoaren (gorputza defendatzeaz arduratzen denaren) ahultasuna.
Sindromea: gaixotasun bat ezaugarritzen duten sintoma eta seinale
multzoa.
Giza Inmunoeskasiaren Birusa (GIB) HIES izenarekin ezagutzen dugun gaixotasuna
eragiten duen birusa da.
GIBa gure organismoa sartzen denean, defentsa-sistemari erasotzen dio, eta
gaixotasunetatik babesteaz arduratzen diren zelulak pixkanaka hiltzen ditu.
HIESa GIBak eragindako infekzioaren azken fasea da. Pertsonaren sistema inmunologikoa
oso ahulduta dagoenean agertzen da, eta, ondorioz, infekzio-gaixotasunek eta
minbiziek pertsona hori jotzeko arrisku handia dago, GIBa transmititzeko moduko
kopuru nahikoan egon daitekeeneko gorputz-jariakinak honakook dira: odola,
hilerokoko odola, baginako jariakina, semena eta ama-esnea. Kutsadura
gertatzen da jariakin hauetan dagoen birusa beste pertsona baten gorputzean
sartzen denean. Ez ahaztu koitoa suposatzen duten sexu-harremanetan zauri
mikroskopikoak, baina birusa sar dadin nahikoa direnak, muki-mintzetan (zakila,
bagina eta uzkia) eragiten direla. Birusa preserbatiborik gabeko sexu-harremanetan,
odolaren bidez (x¡ringak partekatuz), edota emakume seropositibo baten
haurdunaldian, erditzean edota edoskitzaroan kutsatu daiteke.
Datuok kontuan hartuta GIBa hiru eratara kutsatzen da:
•
Preserbatiborik gabeko sexu-harremanak.
•
Odolaren bidez (xiringak partekatuz).
•
Emakume seropositibo baten haurdunaldian, erditzean edota edoskitzaroan.
HIESaren zabalpena mugatzeko ditugun arma bakarrak informazioa eta prebentzioa
dira. Ezagutzea da lehenengo prebentzio-neurria, garrantzitsua da ulertzea
zertan datzan gaixotasuna, nola kutsatzen den, eta nola babestu behar dugun
geure burua.
GIBa oso ondo identifikatuta dauden moduen bidez kutsatzen den birus bat da:
odola, sexu-jariakinak, eta ama-esnea. Ohiko bizitzan ez dago transmisio arriskurik,
ezta eltxoen ziztadaren bidez edo etxeko animaliekin bizitzeagatik ere. (Informazio
gehiago nahi izanez gero, ikus Transmisio-Bideak eta Prebentzioa).
![]() |
![]() |
• nola kutsatzen dira STGak?
Gaixotasun hauek baginako edota uzkiko sexu-harremanetan
zein ahozko sexuaren bidez (edoskitzea edo miazkatzea) kutsatzen dira,. Gaixotasun
hauetariko batzuk (GIBa eta B hepatitisa) kutsatutako odolaren bidez ere transmititu
daitezke.
• zer egin STGen bat daukazula
susmatzen baduzu?
Uste baduzu sexu bidez transmititutako gaixotasun
bat (STG) daukazula, jo ezazu Osasun-Zentro batera, azter zaitzaten. Ez geratu
zain ea gaixotasuna berez desagertuko den.
Pasatzen uzten baduzu, eta tratamendua jasotzen ez baduzu, beste pertsona
bat kutsatu dezakezu. Ondorengo sintomek STG bat daukazula adieraz dezakete.
Hauetariko edozein antzematen baduzu, jo ezazu Osasun-Zentro batera.
• STGen sintomatologia
| EMAKUMEZKOA baginako ezohiko jariakina edo usaina. pelbis aldeko mina, sexu-organoen eta zilborraren artekoan. bagina inguruko erremina edo azkura. baginako odol-jarioa, ohiko hilerokoari ez dagokiona. koitoan baginako mina (sartzean). |
GIZONEZKOA sexu-organoen,
ahoaren edo ipurdiaren gertuko
zauriak, ubeldurak edota babak. |
• STGen sailkapen orokorra
Ondoren STG ohikoenak deskribatuko ditugu, baina
kontuan hartu hauek ez direla existitzen diren bakarrak.
| |