Programa financiado por Obra Social Caja Vital Kutxa Gizarte-Ekintza

Emakume haurdun batek eskatutako haurdunaldiaren etendura da. Normalean, abortu deitzen zaio.

Ÿ  haurdunaldiaren borondatezko etendurari buruzko legeria
Ÿ  nola egiten da?
Ÿ  etenduraren aurreko eta osteko zainketak
Ÿ  inoiz egin behar ez dena
Ÿ  zer egin dezake emakume batek...?
Ÿ  nola prebenitu nahi ez den haurdunaldi bat?

haurdunaldiaren borondatezko etendurari buruzko legeria


Espainiako legeriak (9/1985 Lege Organikoa, uztailaren 5ekoa. Zigor-Kodeko 417. Bis artikulua) haurdunaldia etetea hiru kasutan baimentzen du:

1.  Ez da zigorgarria izango baldin eta mediku batek edota mediku baten zuzendaritzapean osasun-zentro pribatu edo publiko batean eta emakumeak espresuki onartuta egiten bada, eta egoera hauetariko baten bat gertatzen bada:

Ÿ  Haurdunaren osasun fisiko zein psikorako arrisku larria ekiditeko beharrezkoa bada, eta hala adierazten badu interbentzioa egin aurretik dagokion espezialitateko mediku batek emandako txostenak. Mediku hau ezin izango da abortua egingo edo zuzenduko duena. Larrialdietan, eta haurdunarentzat hiltzeko arriskua badago, ez da beharrezkoa izango ez txostenik, ez emakumearen berariazko onarpenik.

Ÿ  Haurdunaldia 429. artikuluaren araberako bortxaketa-delitu baten ondorioa bada, beti ere interbentzioa haurdunaldiko lehenengo hamabi asteetan egiten bada eta aipatu delitua salatzen bada.

Ÿ  Aurreikusten bada umekia tara fisiko edo psikiko larriekin jaioko dela, beti ere interbentzioa haurdunaldiaren lehenengo hogeita bi asteetan egiten bada, eta etenduraren aurretik emandako txostena baimendutako osasun-zentro publiko edo pribatuko espezialista batek egindakoa bada, eta aipatu espezialista hori ez bada etendura egingo edo zuzenduko duena.

2.  Aurreko atalean aurreikusitako kasuetan, haurdunaren jokabidea ez da zigorgarria izango, nahiz eta etenduraren gauzapena baimendutako zentro publiko edo pribatu batean ez egin edo eskatutako mediku-txostenik ez egon.


nola egiten da haurdunaldiaren borondatezko etendura bat?


Haurdunaldiaren etendura-teknikak haurdunaldiaren garapenaren arabera aldatzen dira, Zenbat eta lehenago egin, arrisku gutxiago eta arazoak egoteko aukera gutxiago. Lehenengo hamabi asteetako haurdunaldiaren etendurak erditzeak baino arrisku eta arazo gutxiago ditu, beti ere baldintza egokietan eta ongi trebatutako pertsonalak egiten badu.

Teknika erabilienak honakook dira:

Ÿ  aspirazio-metodoa
Haurdunaldiaren lehenengo hamar-hamabi asteetan erabiltzen da. Metodo honek ez du ospitaleratzerik behar, eta, normalean, anestesia lokalarekin egiten da eta kasu honetan arriskuak oso txikiak izaten dira. Batzuetan, anestesia osoa erabiltzen da, eta honek bai ekar dezakeela ospitaleratzea.

Ÿ  legratu-teknika (arraspatzea)

Kirurgia-interbentzioa da, batzuetan aspirazio-metodoa osatzen duena, umetokia erabat hutsik geratu dela ziurtatzeko. Normalean, anestesia osoarekin egiten da.

Ÿ  indukzio-metodoa
Hamalau astetik gorako haurdunaldiak eteteko erabiltzen da metodo hau. Teknika korapilatsuagoak dira eta ospitaleratzea beharrezkoa da. Gainera, umetokian dagoena kanporatzea eragiten duten botikak erabiltzen dira.

Ÿ  metodo kimikoa (RU 486)

Haurdunaldiaren borondatezko etendurarako legezko metodoa denez, legeak ezartzen dituen muga eta betekizunen menpe dago.
Soilik erabil daiteke zazpi asteko amenorrearen haurdunaldien kasuan, hots, erabil daiteke azken hilerokoko lehenengo egunetik 49 egun baino gutxiago soilik pasatu badira. Ez dago eskuragarri farmazietan, ezta errezetarekin ere. Beraz, emakumea klinikara joan behar da dokumentazio guztia ondo daukala, edo gurasoekin adingabekoa bada.


etenduraren aurreko eta osteko zainketak


Emakumeentzat haurdunaldia eteteko erabakia erabaki zaila da, beraz, dakartzan ondorio fisiko eta psikikoei buruzko informazio ahalik eta zabalena eta laguntza beharrezkoak dira.
Interbentzioaren ostean pertsonal espezializatuak egindako jarraipena beharrezkoa da, gutxienez azterketa ginekologiko bat (etenduraren osteko hamar-hogeita hamar egunen artean egin beharrekoa), eta behar den atentzio psikologikoa.


inoiz egin behar ez dena

Prestakuntzarik ez duen inori edo-eta ezinbesteko higiene-baldintzarik gabe ezer egiten utzi.
Etxeko bitartekoak erabili edota automedikatu. Ez dute ezertarako balio eta, gainera, bizitza eta osasuna arriskuan jartzen dituzte.


zer egin dezake emakume batek haurdunaldiaren borondatezko etendura posible baten aurrean?


Oinarrizko neurria da ahalik eta lasterren aholku bila osasun-zentro batera, famili plangintza zentro batera edota emakumearen eskubideei buruzko informazio-zentro batera jotzea. Zerbitzu hauek kasu bakoitzean legea aplikatzeko aukerei buruzko informazioa eman behar dute, baita haurdunaldiaren etenduraren gizarte, osasun eta psikologia-ondorioei buruzkoa ere, eta egin daitekeeneko lekuei zein egin beharreko betekizunei buruzko aholkularitza eman behar dute.


nola prebenitu nahi ez den haurdunaldi bat?

Metodo antikontzeptibo eraginkor bat erabiliz. Pilula, UBG, diafragma eta preserbatiboa, ondo erabiliz gero, koitoaren bidezko sexu-harremanetarako oso metodo seguruak dira.