Programa financiado por Obra Social Caja Vital Kutxa Gizarte-Ekintza

Sexu segura zera da, sexu-harremanak edukitzean arretaz jokatzea sexu bidez transmititutako gaixotasunak (STGak) zein Hiesa transmititzea eta harrapatzea ekiditeko.
Sexu segurua bikotearen baitan garatu behar da, eta honek esan nahi du bikotekidea ere horretaz arduratu behar dela gauzatu ahal izateko. Sexu seguruari buruzko ituna egiteko prestatu behar da, eta horretarako autoestima, autozainketa, kontrola, erabaki partekatuak eta begirunea sustatzeko jarduerak adostu behar dira.

Ÿ  gizonezkoen preserbatiboa edo kondoia
Ÿ  emakumezkoen preserbatiboa


Gogora ezazu:
Preserbatiboa da osasunerako era ez kaltegarrian STGetatik, HIESetik eta haurdunaldietatik babesten zaituen bitarteko BAKARRA, eta erabiltzeko praktika pixkat baino ez duzu behar.

gizonezkoen preserbatiboa edo kondoia


 

Goma mehezko (latexezko) zorro labainarazi eta malgua da, koitoaren aurretik zakil tentean jartzen dena, eta espermatozoideak baginan sartzea saihesten duena. Eiakulazioaren ondoren erantzi beharra dago, tentetzea galdu aurretik- Kondoiak nahi ez diren haurdunaldiak eta gaixotasunen zein GIB/Hiesaren transmisioa ekiditen ditu. Baldin eta espermizidekin batera erabiltzen bada, are eraginkorragoa bilakatzen da. Kondoia erabilpen errazeko bitartekoa da, eta ondo erabiliz gero, eraginkortasun handia dauka. Preserbatiboa ondo erabiltzeko era zuzena ezagutzeak eraginkortasunaren maila handitzen du.

Preserbatiboa gaizki erabiltzen bada, apurtzeko arriskua dago. Gutxitan gertatzen bada ere, kontuan hartu behar duzun posibilitatea bada.
Hori gertatuz gero, STGren bat edo Hiesaren birusa harrapatzeko edota nahi ez duzun haurdunaldi bat edukitzeko arriskua dago. Egoera horretan bazaude, EZ egin baginako garbiketarik, ezta xaboirik erabili ere, muki-mintza narritatu dezakegulako, eta birusa edota esperma sartzea are gehiago erraztu .
Nahi ez den haurdunaldiaren edota STG baten arriskua badago, larrialdietarako zerbitzu batera jo behar duzu behar diren neurriak hartzearren.

Preserbatiboak %99ko segurtasun maila dauka, bere 0,2 milimetro eskas horiek ezin dituzu izan oztopo ez erabiltzeko. Benetako oztopoa geure buruetan daukagu. Lasaitasuna konponbide ezin hobea da kondoia erabiltzen deneko lehenengo aldietan.
Hobe da sexu-harremanak eduki aurretik preserbatiboaren erabilera hitzartzea. Elkarrizketak elkar ulertzea eta gogobetetzea errazten du. Arriskuetan ibiltzeak ez du maitasuna babesten, aitzitik, hondatu egiten du.


Emakumezkoen preserbatiboa: goma sintetikozko (poliuretanozko) zorro bat da, emakumeak erabili beharrekoa. Koitoaren aurretik jartzen da, baina ez da beharrezkoa gizonak tentetze handiena lortzea jartzeko, eta koitoa bukatu ostean kentzen da, Bitarteko honek STGetatik, GIB/Hiesetik eta nahi ez diren haurdunaldietatik eraginkorki babesten du. Alternatiba bikaina da goizonezkoen preserbatiboari latexari alergia dioten pertsonentzat.



gizonezkoen preserbatioboa ondo erabiltzeko urratsak
emakumezkoen preserbatiboa ondo erabiltzeko urratsak