![]() |
|
|
diafragma espermizidaduna:diafragma goma malguzko estalki bat da, baginan sartzen dena umetokiko lepoa estalita geratzeko moduan. Koitoa baino hamar minutu lehenago jarri behar da eta zortzi ordu beranduago kendu. |
![]() |
| Metodo honek nolabaiteko babesa ematen du STGen eta Hiesaren aurrean | |
|
bagina-belakia: krema espermizidaz bustitako belaki berezi eta oso fin bat da, ateratzea errazteko kotoizko kordoi bat inguruan daukana. Baginako hondoan jartzen da, umetokiko lepoa estaltzeko. Zakila sartu aurretik ipini behar da, eta koitoa bukatu eta sei ordutara kendu. |
![]() |
| Metodo hau STGen eta Hiesaren aurrean ez da segurua | |
|
gizonezkoen preserbatiboa: goma sintetikozko (latexezko) zorro fin eta malgu bat da, zakila tente dagoenean eta sartu aurretik jarri behar dena. Eiakulazioaren ostean zakila baginatik atera beharra dago, oraindik ere tente dagoenean, preserbatiboa bagina edo uzkiaren barruan gera dadin ekiditeko. Bere eraginkortasuna handitzen da produktu espermizidekin batera erabiliz gero. |
![]() |
| Metodo honek STGetatik eta Hiesetik babesten du | |
|
emakumezkoen preserbatiboa: goma sintetikozko (poliuretanozko) zorro bat da, emakumeak baginan sartu behar duena, eta eraztun malgua umetoki-lepoan eta eraztun zurruna kanpoan jarri. Koitoaren aurretik jarri behar da, eta berau bukatu ondoren kendu. |
![]() |
| Metodo honek STGetatik eta Hiesetik babesten du | |
|
umetoki barneko gailua (UBG): plastiko eta kobrezko gailu txiki bat da, umetokian jartzen dena, ernaldutako obulua bertan gera ez dadin ekiditeko. UBGa mediku batek agindu eta ezarri behar du. |
![]() |
| Metodo honek ez du STGetatik eta HIESetik babesten | |
|
pilula antikontzeptiboa:metodo kimikoa da (estrogenoak eta progestagenoak), obulazioa eragozten duena. Hilerokoaren 1. egunean hasten da eta 21 egunez jarraitu. Gero astebeteko atsedenaldia egiten da, eta orduan hilerokoa agertzen da, normalean ohi baino laburrago eta ahulagoa. Medikuak agintzen du, tratamendua emakume bakoitzarentzat egokia izan dadin, aldian-aldiko azterketak gomendagarriak dira. Egun, ziklo osoan zehar hartzen diren beste pilula antikontzeptiboak badaude. |
![]() |
|
Ez du STGetatik
eta HIESetik babesten
|
|
|
bagina-eraztuna: uztai malgu, garden eta kasik kolorgea da, 54 mm-ko diametroa eta 4 mm-ko lodiera daukana. Dosi gutxiko hormona-antisorgailu konbinatuen multzokoa da, eta obulazioa eta, ondorioz, haurdunaldia eragozten ditu. Medikuak esango dizu noiz hasi erabiltzen. Zuk zeuk jarri eta kendu dezakezu. Baginaren barruan behatzekin sartu ondoren, bertan hiru astez utzi beharko duzu; kentzeko eraztunetik kanporantz tira egin. Kendu ostean, astebete eman behar duzu eraztuna erabili barik. Aste horretan odol-jarioa gertatzen da, kendu eta bizpahiru egunetara. Astebete pasa ostean eraztun berri bat jarri behar da. |
![]() |
| Ez du STGetatik eta HIESetik babesten | |
|
larruazaleko
adabakia: larruazaleko plastikozko
adabaki fin eta beix kolorekoa. Alde itsasgarriak bere baitan dauzka odolean
zehar etengabe askatzen dituen osagai aktiboak. Hormona-antisorgailu konbinatuen
multzokoa da. Pilularekin ez bezala, goragaleak edota beherakoak adabakiak
askatzen duen botika-kopuruari ez diote eragiten. |
![]() |
| Ez du STGetatik eta HIESetik babesten | |
|
larruazalaren azpiko inplantea: larruazalaren azpian jartzen den inplante bat da, 4 cm-ko luzera eta 2 mm-ko diametroa daukana. Inplante hau hormona-antisorgailuen multzokoa da. Soilik mediku batek jarri eta kendu behar du. 18 eta 40 urte arteko emakumeengan hiru urtez haurdunaldia ekiditeko diseinatuta dago, gorputzaren pisuak ere eragina eduki arren. |
![]() |
| Ez du STGetatik eta HIESetik babesten | |