1

Ÿ  Eros itzazu farmazietan, hots, behar bezala gorderik dauden lekuetan (leku fresko eta lehorra).

2 Ÿ  Erreparaiezu iraungitze-datari eta marka erregistratuta egoteari.
3 Ÿ  Preserbatiboak soinean badaramatzazu, egokiro gorde.
4

Ÿ  EZ ireki ahoz, atzazalez edota gauza zorrotzez, preserbatiboa nahi gabe apurtu daitekeelako eta zu ez      konturatu.

5 Ÿ  Koitoaren aurreko edozein unetan jarri.
6

Ÿ  Helduiozu preserbatiboaren barne eraztunari hatz lodiaren eta hatz luzearen artean. Estutu barne      eraztuna eta sartu baginan ahalik eta barruraino. Ondo jarrita egongo da nabaritzen ez baduzu. Kanpo      eraztuna kanpo aldean egon behar da.

7 Ÿ  Erabiltzen duzun lehenengo aldia bada, IRAKUR ITZAZU ondo argibideak.
8

Ÿ  Emakumezkoen preserbatiboa ateratzeko, bihurritu kanpo eraztuna pittin bat, barruan dagoen semena    isur ez dadin, eta gero leunkiro tira egin.

9 Ÿ  Jar ezazu berriro poltsan eta bota zakarrontzira.
10 Ÿ  Beste koito-harreman bat eduki behar baduzu, beste preserbatibo bat erabili.