![]() |
||||
| 1 |
Eros itzazu farmazietan, preserbatiboen makina saltzaileetan, dohainik banatzen dituzten zentroetan (plangintza-zentroetan, Hiesaren kontrako Batzordean) edo behar bezala gorderik dauden lekuetan. Makinen kasuan garrantzitsua da eguzkitan ez egotea. |
|||
| 2 |
Erreparaiezu iraungitze-datari eta marka erregistratuta egoteari, behar diren kontrolak pasatu dituela ziurtatzeko. |
|||
| 3 |
Preserbatiboak soinean (diru-zorroan edota praketako poltsikoan) badaramatzazu, noizean behin berauek ordeztu, zeren eta, nahiz eta iraungita ez egon, ondo gordetzea oso garrantzitsua baita eta hondatuta egon baitaitezke. Leku fresko eta lehorrean gorde behar dira. |
|||
| 4 |
Koitoa (uzkikoa zein baginakoa) gauzatzera zoazenean, eduki ezazu preserbatiboa ahalik eta hurbilen. |
|||
| 5 |
Ez ireki ahoaz edota gauza zorrotz batez, nahi gabe apurtu baitezakezu eta ez konturatu. |
|||
| 6 |
Jar ezazu zakila erabat tente dagoenean eta inolako sartzearen aurretik. |
|||
| 7 | Erreparaiozu kondoia era egokian eta ez alderantziz jarrita egoteari, bestela askatu eta apur daiteke. | |||
| 8 |
Preserbatiboa era desegokian jarrita badago, eta ondo askatzerik ez badaukazu, hobe duzu putz egitea buelta emateko eta ondo jartzeko, atzamarrez egitea baino. |
|||
| 9 |
Labaingarriren bat erabiltzen baduzu, hau hidrosolublea izan behar da (adibidez, glizerina), zeren eta oliozkoek (esate baterako: baselina, parafina, umeentzako olioa, lozioak, masaje-olioak, gurina, margarina eta bestelako olioak) preserbatiboaren latexa hondatu baitezakete. |
|||
|
||||
| 10 |
Estutu preserbatiboaren muturrean dagoen semenerako gordailua, airerik egon ez dadin eta eiakulazioa gertatzean apurtzeko arriskurik egon ez dadin. |
|||
| 11 |
Ipini aipatu gordailua zakil-mokoan, eta, estutzen jarraitu bitartean, aska ezazu preserbatiboa zakilaren puntatik oinarriraino. |
|||
| 12 |
Labainketa faltak preserbatiboa apurtzeko posibilitateak areagotzen ditu, baita koito-harremana emakumearentzat mingarria edota desatsegina izatekoak ere. Sar ezazu labainketa egoki denean edo, bestela, erabili labaingarriak. |
|||
| 13 |
Gizonak isuri ostean, baginatik edota uzkitik zakila atera behar duzu, tentetzea galdu aurretik, bestela preserbatiboa handiegi geratuko da eta semena baginan edota uzkian isuri daiteke, edo-eta zakila ateratzean preserbatiboa bagina edota uzkiaren barruan geratu. |
|||
| 14 |
Heldu kondoiari oinarritik atzamar-puntarekin, eta ziurtatu kondoia baginatik edota uzkitik zakilarekin batera ateratzen duzula. |
|||
| 15 |
Preserbatiboa behin kenduta, egiozu korapilo bat eta bota zakarrontzira, ez bota inoiz komunera, biodegradagarria ez delako . |
|||
| 16 | EZ erabili preserbatibo bat baino gehiago batera. | |||