POBREZIA: GIZA ESKUBIDEEN ARLOKO ARAZOA POBREZIA DESAGERRARAZTEKO MODUKO DBE SISTEMA BEHAR DUGU

POBREZIA: GIZA ESKUBIDEEN ARLOKO ARAZOA POBREZIA DESAGERRARAZTEKO MODUKO DBE SISTEMA BEHAR DUGU 150 150 Sidalava

Baztertuen dauden pertsonekin elkartu behar dugu, giza eskubideak eta duintasunabenetan kontuan hartuko dituen mundu bat eraikitzeko

2019ko urriaren 17a Pobreziaren kontrako nazioarteko eguna

Pobrezia desagerrarazteko Munduko Egunak 1987ko urriaren 17an dauka jatorria. Egun horretan, ehun mila pertsona baino gehiago elkartu ziren Trocadero plazan, Parisen, bertan sinatu baitzen
1948an Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Topaketa horren bidez, pobrezia, indarkeria eta gosea jasaten duten pertsonak gogoan hartu nahi izan zituzten.
Bertan bildutakoek adierazi zuten pobrezia giza eskubideen urraketa bat dela eta pertsona horiekiko errespetua bermatzeko ahaleginak bildu beharra aldarrikatu zuten. Printzipio horiek egun hartan
aurkitutako oroimenezko lauza batean inskribatuta daude. Mundu osoan egin dira horren kopiak.
Ordutik, jatorri sozial, sinesmen eta egoera guztietako pertsonak urtero biltzen dira plaka horien aurrean, pobrezian bizi direnen aldeko konpromisoa eta elkartasuna berresteko.
Pertsona pobretuen parte-hartze osoa lehentasunezkoa izan behar da politika eta estrategien barruan, bereziki beren bizitza eta komunitateei dagozkien erabakietan, etorkizun iraunkorra izateko. Horrela
izanik, bermatu dezakegu gure planetak eta gure egungo eta etorkizuneko gizarteek pertsona guztien beharrizan eta nahiei erantzungo dietela, ez soilik pribilegiatu batzuek dituztenei.
Aurreko urtean Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren Aldarrikapenaren 70. urteurrena ospatu genuen. 2019an, pentsatzen dugu oraindik BEHARREZKOA DELA milioika pertsona direla giza
eskubideen urraketa askoren biktima direla pobrezia egoeran egoteagatik.
Pobrezia, gatazka eta gerren ondorioz, pertsona asko etxerik gabe geratzen dira eta ez dute beste herrialde edo leku batzuetara joatea beste erremediorik, babes bila, etorkizun hobe baten bila. Ibilbide
horretan, migratzaile eta errefuxiatu askok diskriminazioa, bazterkeria eta indarkeria jasaten dituzte, beren giza eskubideen eta duintasunaren aurkako urraketa argiak. Bereziki larriak dira emakume eta
haurrek jasaten dituztenak.
NBEak berak zera adierazi du: “Inoiz ezagututako garapen ekonomiko, baliabide teknologiko eta finantzario handienak dituen mundu batean, eskandalu moral hutsa da milioika pertsona halako
pobrezia egoeran bizitzea”.
 Mundu mailan, 783 milioi pertsona inguru daude muturreko pobrezia egoeran; egunean 1,9 dolar baino gutxiagorekin bizi dira. % 70a emakumeak dira.
 Euskadiko datuak:
o Emakumeak pobreziaren % 55 kasuak jasotzen ditu.
o Emakumeak buru dituzten familia gurasobakarrak pobreziaren %30a jasotzen du .
o 172.307 pertsona (herritarren % 8) bizi da pobrezia egoera larrian (541,27 eurotik behera daukate hilean bizitzeko).
o 485.571 pertsona (% 22,4) bizi da nolabaiteko pobrezia egoeran (811,90 eurotik behera daukate hilean bizitzeko).
o 2.000 pertsonak ez daukate etxerik.

Pobrezia desagerrarazi eta giza eskubideak errespetatzeko, erakunde publikoek konpromiso argi bat hartu behar dute; kontua ez da soilik urtean egun batez gogoan hartzea; borondate politikoa eta
beharrezko baliabideak jarri behar dira martxan, planeta osoan giza eskubideak errespetatu ditzagun.
Euskadiko egoerak sistema errebisatu eta hobetu beharra eskatzen du. Errebisio horren funtsezko elementu bat diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko errentaren ingurukoa da; izan ere, uste
dugu Eusko Jaurlaritzak ez duela oraindik ere modu egokian bideratu. Horregatik, EAJ eta PSE-k aurkeztutako Diru-sarrerak bermatzeko eta inklusiorako Lege Proposamenean aldaketa adierazgarria edo kentzea ESKATZEN DUGU, Eusko Jaurlaritzako 2019ko ekainaren 27an edukitako
batzarrean aintzat hartu zena.
Erreforma horrekin, gaur egun sistemak dituen arazo nagusiak konpondu beharko genituzke:
 Pobrezia eta bazterkeria arriskuan dauden biztanleen herenak ezin du sistema baliatu.
 Beste heren batek bai, baina ezin du pobrezia egoera gainditu.
 Gizarteratze-prozesua ez da ondo burutu.
 Tramitazioa konplexuegia da herritar batzuentzat.
Horregatik guztiagatik, hiru helburu nagusi izango dituen sistema bat behar dugu:
 Gutxieneko diru-sarrera batzuk izateko eskubidea, hau da, duintasunez bizitzeko nahikoak.
 Gizarteratzeko eta prestazioak jasotzeko eskubidea bermatzea; pertsona guztiek duintasunez bizi eta gizartean parte hartzeko aukera izan dezaten.
 Sistema eraginkor eta irisgarria bermatzea.
Baina, gainera, pobrezia eta bazterkeria desagerrarazteko, ez dira nahikoak erakunde mailako politikak; sufritzen ari diren pertsonei ahotsa eta parte hartzeko aukera eman behar zaie; pertsonak
ardatz hartuta pentsatutako politikak behar ditugu. Horretarako, pobrezia eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei ere hitza eman behar diegu. Erakunde publikoek konpromisoa har dezatela,
pobrezia eta bazterkeria egoeran dauden pertsonen iritzia eta begirada txertatzea politika sozialen diseinuan, ebazpenean eta ebaluaketan.
“Pobrezia eta bazterkeria egoeran dauden pertsonok ere amets bat daukagu…

Parte hartzen utzi diezagutela…

Inork ez dezala pentsatu badakiela zein den gure egoera…
Inor ez dadila ahaztu babesgabetasun egoeran dauden pertsonei galdetzeaz”